2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Aldaketa, hirigunean toldoak eta terrazak jartzeko araudian. Hasierako onespena
Erriberriko Udalak, azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Erriberriko hirigunean toldoak eta terrazak jartzeko araudian; aldaketak Erriberriko Alde Historikoko Plan Berezia (BBBPB) arautzen duen ordenantzaren 7. artikulua eta Erriberriko Udal Planeko ordenantzen 26. artikulua ukitzen ditu, eta artikulu berri baten sorrera dakar (Erriberriko Udal Planeko ordenantzen 26 bis artikulua).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Erriberriko alde historikoko eraikuntza jarduketetarako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erriberrin, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.
Iragarkiaren kodea: L1705149