93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2017ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2016ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia 2016ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, hamabost egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan, ordea, ez da alegaziorik bat ere aurkeztu ezta jaso ere. Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.–1 artikuluaren edukiaren arabera, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat hartzen da.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 47.574,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 53.774,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 00,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 72.992,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 26.688,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 9.400,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 00,00 euro.

Gastuak, guztira: 210.428,00 euro.

DIRU-SARRERAK

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 91.017,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.406,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.540,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 98.105,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 160,00 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 4.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 210.428,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2017ko martxoaren 23an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1704915