93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUGARREN

Ordenantza fiskala, Murugarrengo Kontzejuko hornidura
eta hondakin uren hustuketaren tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2017ko martxoaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Murugarrengo Kontzejuko hornidura eta hondakin uren hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murugarrenen, 2017ko martxoaren 16an.–Alkatea, Oscar Azcona Sesma.

Iragarkiaren kodea: L1705017