2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MEANO
2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena
Meanoko Kontzejuak, 2017ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Meanon, 2017ko apirilaren 25ean.–Kontzejuko burua, Sheila Domaica Ruiz de Azua.
Iragarkiaren kodea: L1704990