1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak apirilaren 26an emandako 17E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, gehienez 50.000 euroko aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako diru-laguntzak emateko deialdia onesten da (ARTEM -50K).
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http:http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 332872.
Deialdi honen xedea da elkarteen esparrutik egiten diren arte eszenikoetako eta musikako proiektuak egiteko laguntzak arautzea. Laguntzapeko proiektuek irismen sozial eta inklusiboa izan beharko dute, Nafarroako kultur ondarea eta gizarte ehuna sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu beharko dute, eta populazio osoa aintzat hartu.
Deialdiaren helburua da erraztasunak ematea egiten den eskaintza artistikoa kalitatezkoa izan dadin, askotarikoa, diziplina artistikoei dagokienez, jarduera artistikoa inklusio faktore gisa baloratzen duena, alderdi sozialak kontuan hartzen dituena eta Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa aintzat hartzen duena.
Proiektuak 2016ko azaroaren 16tik 2017ko azaroaren 1era bitarte burutu beharko dira.
Aurkezten diren proiektuen aurrekontua 50.000 eurokoa izanen da gehienez.
Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.
Iruñean, 2017ko apirilaren 26an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1705225