2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Ordenantza, erantzukizunpeko adierazpena egiteko prozedura arautzen duena, obrak, jarduera sailkatuak, jarduera sailkatuen irekiera eta merkataritza zerbitzu zein jarduerak abiarazteko. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Obrak, jarduera sailkatuak, jarduera sailkatuen irekiera eta merkataritza zerbitzu zein jarduerak abiarazteko erantzukizunpeko adierazpena egiteko prozedura arautzen duen ordenantza.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 64. artikuluak igorrita eta Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legearen bidez aldatua), espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Los Arcosen, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.
Iragarkiaren kodea: L1704980