93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Legasako Kontzejuak, 2017ko martxoaren 11n egin bilkuran, eta Batzarrean ziren guztiak bat etorrita erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batean onestea Legasako Kontzejuaren 2017ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.ean eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Legasan, 2017ko apirilaren 21ean.–Kontzejuko burua, David Andresena Ariztegi.

Iragarkiaren kodea: L1704939