2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Egiturazko aldaketa Udal Planean, 2. poligonoko 406. lurzatian. Hasierako onespena
Legardako Udalak, aurtengo apirilaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Udal Planean, 2. poligonoko 406. lurzatiaren exekuzio esparruko lurrei dagokienez, eta horretarako, erabaki zuen espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Argitara ematen da, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Legardan, 2017ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L1704947