2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa, Udalaren denboraldiko kirol jardueretan
izena emateko ordenantzan. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Udalaren denboraldiko kirol jardueretan izena emateko ordenantzan (2016APOR0003 espedientea).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantzako aldaketak behin betikoz onetsi eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Uharten, 2017ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1704996