2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2017ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia sortzeko espedientea. Hasierako onarpena
Goizuetako udalak aho batez, Idazkari-Kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2017ko apirilaren 25ean ospatutako osoko bilkuran, 2017ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.
Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.
Aditzera ematen da martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 5/1.995 Foru Legearen 212 artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.
Goizuetan, 2017ko apirilaren 26an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1705073