93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak apirilaren 26an emandako 15E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, enpresei eta profesionalei arte eszenikoen ekoizpenetarako diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onesten da (ARTEM PRO).

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http:http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 332979.

Deialdi honen xedea da arte eszenikoetako eta musikako zuzeneko ikuskizunak ekoizteko proiektuetarako laguntzak arautzea, kalitatezko arte eskaintza bat, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria, sustatzeko asmoz. Laguntzapeko proiektuak 2017. urtean Nafarroan ekoitziak eta/edo estreinatuak izan beharko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko enpresek eta profesionalek eginak.

Ekoizpenaren jardueran obra sortzea eta estreinaldia sartuko dira.

Diru-laguntzaren xedeko proiektuak 2017ko azaroaren 15a baino lehen estreinatu beharko dira.

Enpresa edo profesional bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

Iruñean, 2017ko apirilaren 26an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1705224