93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2. aldaketa San José Zahar Etxea erakunde autonomoaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa San José Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2017ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Corellan, 2017ko apirilaren 24an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1704935