93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

150/2017 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2016-2017 ikasturteko hezkuntza proiektuen lehiaketaren deialdia egiten duena Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko eta itunduetan.

Lanbide Heziketaren Zerbitzua berrikuntza metodologikoaren asmo handiko programa garatzen ari da 2016-2017 ikasturte honetan Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publiko eta itunduetan. Programan lehiaketa fase bat dago ikasturte honetan diseinatu eta garatutako hezkuntza proiektu hoberenak saritzeko eta, modu horretan, parte hartzen duten irakasle eta ikasleei aitorpen egiteko eta hurrengo ikasturteetan pizgarri izateko.

Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko eta itunduetan 2016-2017 ikasturteko hezkuntza proiektuen lehiaketa sustatzeari eta haren oinarri arautzaileak onesteari buruz Lanbide Heziketaren Zerbitzuak emandako adostasun txostena ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2016-2017 ikasturteko hezkuntza proiektuen lehiaketaren deialdia baimentzea Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko eta itunduetan. Lehiaketa Nafarroako Lanbide Heziketako ikasleei zuzentzen zaie.

2. Lehiaketaren oinarri arautzaileak, ebazpen honen I. eranskinean ageri direnak, onestea.

3. Lehiaketa egiteko eta sariak ordaintzeko aurrekontua onestea, eta gastua baimentzea. Gehieneko aurrekontua 6.000 eurokoa da.

3, 4 edo 5 ikasleko taldeek egiten dituzte hezkuntza proiektuak. Hiru talde saridunetako kideek tableta bana jasoko dute.

Zenbateko horien ordainketa gastua gauzatu ondotik eginen da, deialdiaren oinarrietan ezarritako moduan, 2017ko aurrekontuetako “Lanbide Heziketako garapena eta berrikuntza” izeneko 420003 42600 2269 322E00 partidaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Lanbide Kualifikazioen Atalari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 3an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

HEZKUNTZA PROIEKTUEN LEHIAKETA. 2016-2017 IKASTURTEA

Oinarriak

1. Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honen xedea da metodologia aktiboen erabilera bultzatzea eta erraztea Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan.

2. Sariak.

a) Hiru sari emanen dira, hau da, sari bat hiru kategoria hauetako bakoitzean:

–Goi mailako zikloetako taldeak: sari bat balorazio hoberena lortzen duen proiektuari.

–Erdi mailako zikloetako taldeak: sari bat balorazio hoberena lortzen duen proiektuari.

–Sari bat epaimahaiak erabakitakoaren arabera hirugarren balorazio hoberena lortzen duen proiektuari, taldea goi mailako zikloetako zein erdi mailako zikloetakoa izan.

b) Hiru talde saridunetako ikasleek jasoko dute saria. Ikasle bakoitzari tableta bat emanen zaio.

3. Aurkezten diren proiektuek bete beharreko baldintzak.

Hezkuntza proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Fitxa idatzien bidez aurkeztea. Bidezkotzat jotzen diren alderdi didaktiko eta ekintzaileak bilduko dira fitxetan:

–Proiektuaren/azken produktuaren fitxa.

–Proiektuaren eskema globala (paketeak eta atazak)

–Hezkuntzako “Canvas”.

–Ebaluazio sistema: taula, ebaluazio errubrika, eta abar.

b) Azken produktu bat aurkeztea. Epaimahaiari erakutsi beharko zaio maiatzaren 23an, 24an edo 25ean, proiektua aurkezteko eta defendatzeko ekitaldian.

c) Ikasleen talde bakoitzak hezkuntza proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

d) Ikasle batek ezin izanen du sari bat baino gehiago jaso.

4. Proiektuak aurkeztea.

a) Parte-hartzaileek 2017ko maiatzaren 19ko 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte bakoitzaren proiektuari dagozkion fitxak, MOODLE plataformako “Metodologia aktiboak” ikastaroan.

b) 2017ko maiatzaren 23an, 24an edo 25ean, lehiaketaren epaimahaiak deia egin ondoren, MOODLE plataformako “Metodologia aktiboak” ikastaroan sartutako proiektuari dagozkion fitxa idatzien kopia aurkeztu beharko diote epaimahaiari, bai eta hezkuntza proiektuaren azken produktua ere, proiektua aurkezteko eta defendatzeko ekitaldian.

c) Hezkuntza proiektua aurkezteko ekitaldian, irakasleek azalpenaren zati bat eginen dute, eta ikasleek beste zatia.

d) Gero, 2017ko maiatzaren 31n, lehiaketaren proiektu finalistak ekitaldi publiko batean erakutsiko dira.

5. Balorazioa.

a) Epaimahaiburua Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duen pertsona izanen da, eta gutxienez beste bi epaimahaikide izanen dira, bata Lanbide Heziketaren Zerbitzuak izendatua eta bestea Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrak (CEINek) izendatua. Epaimahaiak aurkeztutako hezkuntza proiektuak aztertuko ditu, proiektuen aurkezpena eta defentsa baloratuko ditu, eta sariak emateko proposamena bidaliko dio Hezkuntzako zuzendari nagusiari 2017ko maiatzaren 29a baino lehen.

2017ko maiatzaren 29an, posta bidez, proiektu finalisten hautaketaren berri emanen zaie metodologia aktiboen prestakuntzan parte hartu duten guztiei.

b) Kontuan hartu beharreko alderdiak, adierazleak eta adierazleen balorazioa 2. eranskinean ezartzen dira.

6. Argitalpena.

Hezkuntza proiektu saridunen fitxak eta azken produktuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskuetan geldituko dira. Prestakuntza arloan metodologia aktiboen sustapenerako erabiltzen ahalko dira soilik.

7. Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Oinarri hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta oinarriak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horren ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

2. ERANSKINA

Metodologia aktiboen arloko hezkuntza proiektuak baloratzeko alderdiak. 2016-2017 ikasturtea

PROIEKTUEN LEHIAKETA FASEA

Proiektuetan baloratu beharreko alderdi didaktiko eta enpresarialak

Adierazleak

Adierazleen balorazioa

1-2

3-4

5-6

7-8

9-10

Koherentzia plangintza didaktikoan:

CANVAS

PROIEKTUAREN/AZKEN PRODUKTUAREN FITXA

PROIEKTUAREN ESKEMA GLOBALA (lanen paketeak eta atazak)

Ikaskuntzaren helburuak eta emaitzak sartzea proiektua gauzatzean

Proiektuaren helburua eta azken produktua argi eta garbi deskribatzea (proiektuaren ideia)

Plangintza egitea eta proiektua gauzatzea

Proiektuetan erabilitako teknikak eta lan dinamikak

Elkarlana. Talde-lanaren tresnak eta dinamikak proiektuan sartzea. Erabilitako tresnak

Proiektuaren berrikuntzako eta sormenezko alderdiak: berrikuntza hezkuntza ingurunean (irakaslekuen antolaketa, irakastaldearen koordinazioa...), berrikuntza produkzio, negozio eta gizarte ingurunean

Irakastaldeen koordinazioa. Nola egin da?

Taldeak eratzea. Erabilitako teknika

Irakaslekuen antolaketa. Hartutako antolaketa-neurriak

Proiektuaren berariazko berrikuntza-alderdiak. Sormenezko ideia nabarmenak taldeetan

Ase nahi diren premiak (hezkuntzakoak, antolaketakoak, produkziokoak, kontsumokoak, eta abar)

Azken produktuaren definizioa, “proiektuaren fitxa”-n egindakoa. Proiektuak motibazioa eta ikaskuntzen integrazioa errazten ditu

Proiektuaren bideragarritasuna eta etorkizuneko proiekzioa

Proiektuaren garapena errealitate enpresarialean, zerbitzuen errealitatean...; negozio ideia errealtzat jotzen da

Sinergiak errazten ditu.

Proiektuak laguntzen du lantaldean konpromisoak eta elkarlana lortzeko behar den ingurunea sortzen

Epaimahaiari proiektua aurkeztea

Ikuspegi orokorra ematen du

Aurkezpenaren diseinua iradokitzailea da, eta informazio balioa du

Aurkezlea jendeari zuzentzen zaio, argi hitz egiten du eta ongi ulertzen zaio

Laburpena eta konklusioak azaltzen dira aurkezpena bukatzeko

Aurkezleak ongi kudeatzen du denbora, eta denbora muga betetzen du

AZKEN PRODUKTUAREN BALORAZIOA

Lortutako azken produktuak eta proiektuaren fitxako planteamenduak, zenbateraino egiten dute bat?

Iragarkiaren kodea: F1705347