2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
1, 2 eta 3. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi dira Buñuelgo Udalaren 2017ko aurrekontuan 1, 2 eta 3. aldaketak egiteko espedienteak.
Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, martxoaren 27an, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:
1. zenbakia. 1710-61900 “Ramírez Figueras parkeko obraren memoria” izeneko partida, 1.529,78 euroko kreditu berezia, 1510013100 “Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsaria (lantaldea)” izeneko partidaren kargura finantzatua, 1.529,78 euroko kreditu transferentzia bidez.
2. zenbakia. 1532-61900 “Buñuelgo Leyre, Constitución, Moncayo, Navas de Tolosa, Trinquete, Sancho El Fuerte, Plaza de la Paz eta Santiago kaleetako zoladura eta sare berritzearen memoria teknikoa” izeneko partida, 1.772,65 euroko kreditu berezia, 1-1510013100 “Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsaria (lantaldea)” izeneko partidaren kargura finantziatua, 1.772,65 euroko kreditu transferentzia bidez.
3. zenbakia. 1650-61900 “Toki Azpiegituren 2017/2019 aldirako Planaren barruan, Buñuelgo hainbat kaletako argiteria berritzeko lanen memoria teknikoa” izeneko partida, 1.107,15 euroko kreditu berezia, 1-1510013100 “Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsaria (lantaldea)” izeneko partidaren kargura finantziatua, 1.107,15 euroko kreditu transferentzia bidez.
Buñuelen, 2017ko apirilaren 24an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1705008