93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2017ko zerga-tasak. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2016ko abenduaren 29ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2017ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra har zezaten.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2017ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urtarrilaren 17an, eta inork ez du erreklamazio edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betiko bilakatu da.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,18.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,3.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): zerga-tasa, %4.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,40 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

  • Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
  • 5 urte bitarte: %2,88.
  • 10 urte bitarte: %2,68.
  • 15 urte bitarte: %2,5.
  • 20 urte bitarte: %2,47.
  • Kuota zehazteko zerga-tasa: %15,46.

Tebasen, 2017ko apirilaren 24an.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1704958