2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARINDAO
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Barindaoko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Kontzejuko 2016ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Barindaon, 2017ko apirilaren 12an.–Kontzejuko burua, Martín José López de Zubiría San Martín.
Iragarkiaren kodea: L1705058