2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko udal zerga
Honen bitartez aditzera ematen zaie Bargotako herritarrei, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko udal zerga borondatez ordaintzeko epea 2017ko maiatzaren 10ean hasi eta 2017ko ekainaren 9an bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak 2017ko ekainaren 8an kargatuko dira baimendutako kontuetan.
Epe hori iragandakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bargotan, 2017ko maiatzaren 4an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1705380