93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko zerga

Arroizko Udalak aditzera ematen du 2017ko ekainaren 1ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (2017ko zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu ahalko dira Arroitzen bulegoa duten bankuetako edozein entitatetan, ordainagiria udal bulegoetan jaso ondoren. Ordainagiri helbideratuak 2017ko ekainaren 1ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2017ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1705342