2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Etxarrengo UE.1 unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Arakilgo Udalak, Alkatetzaren apirilaren 25eko 73/2017 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du Etxarrengo UE-1 unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua, Roberto eta Mikel Ochoa Ayerra jaunek sustatu dutena.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraituz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Ebazpen horretan espresuki adierazten da ezen, inork alegaziorik aurkezten ez badu, proiektuaren onespena behin betikoa bilakatuko dela, 168. artikuluko c) atalean aurreikusitakoarekin bat.
Arakilen, 2017ko apirilaren 25ean.–Alkatea, M. Paz González Sagüés.
Iragarkiaren kodea: L1705004