2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
2017ko lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.
Lehen seihilekoa
Andosillako Udaleko alkateak, maiatzaren 5eko 103/2017 Ebazpenaren bidez, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren errolda fiskala onetsi du 2017ko ekitaldirako.
Egutegi fiskalak ezartzen duen gisan, Udalbatzak 2017ko abenduaren 1eko osoko bilkura berezian onetsi baitzuen (2017ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 16koa), ekainaren 5ean igorriko dira kobratzeko lehen seihilekoaren ordainagiriak.
Helbideratu gabeko ordainagirien ordainketa Nafarroako Rural Kutxan diru-sarrera eginez egin beharko da, ekainaren 30a baino lehen.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Andosillan, 2017ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1705562