93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren errolda
edo zirkulazio zerga. Onespena

Alloko Udaleko alkate udalburuak, 2017ko apirilaren 28an eman 49 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen onestea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren errolda edo zirkulazio zerga, 2017ko ekitaldiari dagokiona. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2017ko maiatzaren 1etik 31ra izanen da, biak barne.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Alkatearen erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Allon, 2017ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1705158