93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Erabilera lagatzeko oinarrien aldaketa

2016ko azaroaren 7ko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zen hasiera batean onestea aldaketa Ablitasko herri-lurretako 10. poligonoko 1360. lurzatiari dagozkion 39.305 metro koadro desafektatzeko baldintzen agirian, Avícola Los Morenicos SLri herrilurra okupatzea arautzen duen baldintza agiriarekin batera, hegaztitegia para dezan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalak eskaturik, 2017ko maiatzaren 8ko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, onetsi zen erabakiaren ondoko aldaketa egitea:

–Errentamenduak 20 urte iraunen du. Epe hori luzagarria da bost urteko, 30 urte iraun arte. Luzatze bakoitza, halakorik bada, onetsi beharko dute Udalak, osoko bilkuran eta Nafarroako Gobernuak.

–Erabileraren lagapena baimentzen da Avícola Los Morenicos SLrentzat, 32.000 oilo erruleren ustiategia paratzeko, eta ezin izanen zaio egin eskualdaketarik hirugarren bati. Bat egitea, banantzea, bereganatzea, eta abar, baita bazkideen osaketa eta/edo parte hartzea ere, “lagapen-hartzailea aldatzea” edo hirugarren bati esleitzea bezala ulertuko da. Avícola Los Morenicos SLk horren berri emanen dio Ablitasko Udalari eta honek baimentzen ahal du, Nafarroako Gobernuaren aldeko txostena izanik, erabileraren lagapen hau sortzen den entitate berriaren gain uztea edo iraungitzea edo bukatzea.

–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 3an eman 26E/2017 Ebazpenaren arabera, bi urteko epea ezarri da obrak martxan jartzeko edo bukatzeko, ebazpena ematen denetik hasita, eta Avícola Los Morenicos SLk ukitutako lurrak lehengoratu beharko ditu gehienez ere bost urteko epean jarduna eta/edo erabilera uzten duenetik.

–Aipatu erabakiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Ablitasen, 2017ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1705687