93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Epatzea gora jotzeko 17/00591 errekurtsoan

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, gora jotzeko 17-00591 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera Ezkirotz kalean; 31007, Iruña) udaltzain laguntzaile izateko lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko deialdiaren aurka, zeina Berriozarko Alkatetzaren 2016ko abenduaren 30eko ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, hamar egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Berriozarren, 2017ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1704957