1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Luzaiden goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, proiektuaren onespenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT10811 espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera, goi tentsioko ondoko instalazio elektrikoari administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratzeko:
a) Instalazioaren kokapena: Luzaide.
b) Helburua: Instalazioen baldintzak hobetzea horniduraren eta teknikaren aldetik.
c) Ezaugarri nagusiak: 20 kV-eko “Zubiri-Luzaide” aireko linearen saihesbidea, Txirriskin zentral elektrikorako deribazioan.
d) Aurrekontua: 19.034,15 euro.
Onura publikoaren deklarazioak ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra ekarriko du, eta presako okupaziora behartuko du, Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak ondorioak izan ditzan, eta enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña) aztertzen ahalko da; bertara igortzen ahalko dira alegazioak, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 eguneko epean.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 8an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
ERANSKINA Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda |
TITULARRA/K | JARD. KOD. | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Linearen/kanalizazioaren luzera | Euskarriak/kutxetak | Transform. zt. | Pol. | Lurz. | Lur mota |
m.l. | Zabal. | m² | Unit. | Zenbakia | m² | Unit. | m² |
LUZAIDEKO U.M. |
Luzaideko Udalaren herri-lurrak Elizalde Kalea, z/g 31660 Luzaide (Nafarroa) | ALE | 116 | 4 | 1417 | 1 | 04.43 | 2,04 | | | 8 | 4 | Hostozabalak |
Pagadian mozketa egin, 1.417 m²-ko eremu batean |
Luzaideko Udalaren herri-lurrak Elizalde Kalea, z/g 31660 Luzaide (Nafarroa) | AL | 18 | 4 | 72 | | | | | | 8 | 1 | Hostozabalak |
Laburdurak: JAR. KOD.: jarduketa kodea, ALE: aireko linea elektrikoa, LALE: lur azpiko linea elektrikoa. Transform. zt.: transformazio zentroa; Pol: poligonoa; Lurz.: lurzatia, Unit.: unitateak. |
Iragarkiaren kodea: F1705654