4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA
Ediktua. 972/2015 prozedura
Iruñean, 2017ko apirilaren 19an.
Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 972/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean epaia eman da eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.
Eta Manuel Fernandes de Araujo jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2017ko apirilaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1704827