4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 1161/2015 prozedura
Iruñean, 2017ko martxoaren 1ean.
Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1161/2015 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.
Eta Transportes Italcabrera SAri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2017ko martxoaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1704798