3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA
Arma enkantea 1/2017
2017ko ekainaren 10ean, goizeko 10etan, arma enkante bat eginen da gutun-azal itxiaren modalitatean, Nafarroako Komandantzian (Galiziako etorbidea, 2, Iruña); 210 lote jarriko dira salgai, arma luze edo motz banakoak. Arma horiek eduki eta salerosteko baimena dutenek har dezakete parte enkantean; baimen hori frogatu egin beharko da. Loteak jendaurrean egonen dira aipatutako Komandantzian, ekainaren 5, 6, 7, 8 eta 9an, goizeko 10etatik eguerdiko ordu batera.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 3an.–Eskualdeko koronel burua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: E1705452