Iragarkia
92. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 15a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
159/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2017ko kanpainarako: eskaera bakarra, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokiena, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NELIGSa aldatzeko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen ditu, eta orobat indargabetzen Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak.
Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 639/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen dituena, eta aldatzen du erregelamendu horren X. eranskina.
Batzordearen 2014ko ekainaren 16ko 641/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ematen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 21307/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen dituena.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketa, kudeaketa eta jarraipena, eta indargabetzen Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak.
Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.
Batzordearen maiatzaren 4ko 2016/1393 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duen 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua aldatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.
Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapeneko neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzak, eta indargabetzen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.
Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua, LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.
Batzordearen 2015eko apirilaren 27ko 2015/791 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskina (Landa Garapenerako Europako Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzko Erregelamenduarena).
Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua, LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.
Kontseiluaren 2013ko abenduaren 2ko 1311/2013 Erregelamenduak (EB, EURATOM) 2014-2020 eperako Urte Anitzeko Finantza Esparrua ezartzen du.
Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak (abenduaren 29ko 1172/2015 Errege Dekretuak aldatua) ezartzen du 2015etik aurrera aplikatzea nekazaritzari eta abeltzaintzari egiten zaizkien ordainketa zuzenak eta laguntzeko beste araubide batzuk, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketari eta kontrolari dagokiena ere.
Abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuak ezartzen du nekazaritzako politika bateratuaren oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena.
Abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzako lurzatien informazio geografikoaren sistema.
Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak ezartzen du zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten onuradunek, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak jasotzeko.
Abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuak abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak aldatzen ditu, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak.
Otsailaren 10eko 70/2017 Errege Dekretuak salbuespeneko laguntza bat ezartzen du esnetarako behi aziendaren sektorea egokitzeko.
Urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen dira mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NELIGS) eta ezartzen hura Nafarroan kudeatzeko arauak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an eman 111/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta ezartzen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman eta kudeatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.
Foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan sartzen dira Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntzak 2017ko kanpainan eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duten oinarriak; laguntza hori Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean dago, eta azpineurri gisa ditu mendialdeko eskualdeetarako konpentsazio ordainak eta naturak mugatutako eskualdeetarako konpentsazio ordainak. Landa Garapenerako Programaren aldaketak erantsi dira, laguntzari eragiten diotenak eta Europako Batzordeak onesteko dituenak.
Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 8an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, 4.500.000 eurokoa, 2018ko ekitaldian Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza tramitatu beharrez.
VI. eta VII. eranskinetan sartzen dira naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenei dagozkien kalte-ordainak arautzen dituzten arauak.
Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 22an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, 500.000 eurokoa, 2018tik 2022ra bitarteko ekitaldietan, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren 10. neurriari dagokionez, alegia, Nekazaritzako ingurumena eta klima: ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzak natura balio handiko zereal-agrosistemetan.
Deialdi honen IX. eranskinean jasota dauden oinarriek arautzen dituzte laguntza horiek, natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako direnak, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barruan. Laguntza horiek Europako Batzordeak onesteko daude, eta beraz, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren aldaketa hori onesten ez bada, eranskin horren arabera tramitatutako eskabideen gaineko ebazpenak laguntzak eskatu dituztenei ukatzea ekarriko du.
Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 15ean hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, 2018tik 2022ra bitarteko ekitaldietan ekoizpen ekologikorako laguntzak tramitatu beharrez.
Europako Batzordeak Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren aldaketa hori onesten bada 2017ko laguntzen deialdian aplikatuko diren zenbatekoak eta koefizienteak deialdi honen VIII. eranskinean jaso dira.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 7ko 428/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezartzen dira, Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2020 urteetan patataren hazi ziurtatuaren ekoizleei laguntzak ematearen gainean.
Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFek finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zuen, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFarekin batera landa garapenerako finantzaturiko laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.
Arestian aipatutako araudia dela medio, garatu egiten dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatzen dituen laguntza zuzenak eta Landa Garapeneko Programan sartutakoak erregulatzen dituzten arauak, autonomia erkidegoek eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatuak 2017ko kanpainarako, hala laguntzak emateari nola urteko ordainketari dagokienez.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 38. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren menpeko administrazio organo batek, berez edo eskuordetze bidez, ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea bai deialdi honen eskumena, Departamentu honetako bi zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.
Aginduzko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Nire gain hartzea Foru Agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena.
2. Deialdia eta oinarriak onestea 2017ko kanpainan “eskaera bakarra” aurkezteko. Hartan, Foru Agindu honen 1. 3) oinarriko zerrendan agertzen diren laguntzak eskatzen dira.
3. Deialdia onestea urteko jakinarazpena egiteko, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatu eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratu beharrez.
4. Deialdia onestea 2017ko kanpainan NELIGSen aldaketak egiteko eskaerak aurkezteko.
5. Deialdia onestea 2017ko kanpainan Erreserba Nazionalari oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerak egiteko eta 2017ko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen komunikaziorako.
6. Deialdia eta oinarriak onestea naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazioko laguntzari dagokionez, VI. eta VII. eranskinaren arabera.
7. Oinarriak onestea Nafarroako naturaz mugatutako eskualdeetarako konpentsazioko laguntzari dagokionez, IV. eta V. eranskinen arabera, eta 4.500.000 euroko gastua baimentzea “Konpentsaziorako kalte-ordaina. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414208 partidaren kargura edo 2018ko Gastuen Aurrekontuan 2017ko deialdirako sortzen den baliokidearen kargura.
8. Ekoizpen Ekologikorako laguntzaren zenbatekoak eta koefizienteak onestea VIII. eranskinaren arabera, eta 6.340.646,55 euroko gastua baimentzea, “Ekoizpen ekologikorako neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414205 partidaren kargura edo 2018tik 2022rainoko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdirako, ekitaldiz ekitaldi honela banatuta:
AURREKONTU EKITALDIA | BAIMENDUTAKO ZENBATEKOA |
2018 | 629.068,00 |
2019 | 664.459,56 |
2020 | 667.118,99 |
2021 | 2.015.000 |
2022 | 2.365.000 |
6.340.646,55 |
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluan ezarritako baldintzekin bat, Nafarroako Gobernuak zenbait urtetarako gastua baimendu ondoren, deialdi honi gehieneko zenbateko hau gehituko zaio: 2018tik 2022rainoko aurrekontu ekitaldietarako, ekoizpen ekologikorako laguntzen 2016ko deialdian baimendutako zenbatekoaren eta emandakoaren arteko aldea gehi 2017ko deialdian eskaera egiten duten titularren 2015eko eta 2016ko emandakoak ixtean gelditzen diren zenbatekoak. Gainera, 2017an guztira eskatutako zenbatekoak kreditu baimendu hori gainditzen badu, laguntza ematerakoan partidan erabilgarri dagoen kreditua deialdi honi erantsiko zaio, ahalik eta eskaera gehienei erantzun ahal izateko. Baimentzen ahalko den gehieneko zenbatekoa hau izanen da:
AURREKONTU EKITALDIA | BAIMENDU BEHARREKO GEHIENEKO ZENBATEKOA |
2018 | 2.340.000 |
2019 | 2.365.000 |
2020 | 2.365.000 |
2021 | 2.365.000 |
2022 | 2.365.000 |
11.800.000 |
Kopuru gehigarriaren eraginkortasuna kreditu gehigarrirako baimena izatearen menpe dago, lehen adierazitako inguruabarraren ondorioz.
9. Oinarriak onestea naturagune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko laguntzari dagokionez, VI. eta VII. eranskinen arabera, eta 115.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2017ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Toki entitateendako kalte-ordainak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740002 74200 4609 456300 partidaren kargura, Naturgune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko ordainketaren 2017ko laguntzen deialdirako.
10. 100.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2017ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Hazitarako patata ekoizpenaren sustapena” izeneko 710000 71210 4701 412102 partidaren kargura, patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2017ko laguntzen deialdirako, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko.
11. Oinarriak onestea natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzari dagokionez, IX. eranskinaren arabera, eta 100.000 euroko urteko gastua baimentzea “Estepako habitaterako nekazaritza eta ingurumen neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740004 74200 4700 456302 partidaren kargura edo 2017tik 2021era bitarteko gastu aurrekontuetan sortzen den partida baliokidearen kargura, natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza, Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barrukoa, emateko deialdirako.
12. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
13. Diru-laguntzetarako deialdi hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.
14. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 8an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
2017KO KANPAINARAKO ESKAERA BAKARRA AURKEZTEKO OINARRIAK
I. TITULUA
Xedapen komunak
1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.
1. Foru agindu honen xedea deialdia egitea da, Nafarroako Foru Komunitatean eta 2017ko kanpainari begira, honako hauek aurkezteko:
1) Urteko aitorpena Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatu beharrez, 9/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarri bezala, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratu beharrez.
2) NELIGSen aldaketak egiteko eskaera, 90/2015 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarria.
3) Laguntzen eskaera bakarra, 1075/2014 Errege Dekretuaren I. kapituluko VI. tituluan ezarri bezala. Hartan, honako hauek sartzen dira:
a) Ordainketa zuzenak, laguntza desakoplatuengatik:
i. Ordainketa bakarreko araubidea.
ii. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa.
iii. Nekazari gazteendako ordainketa.
b) Nekazari txikien araubidea:
i. Nekazari txikien araubidearen berrespena.
ii. Nekazari txikien araubideari uko egitea.
c) Ordainketa zuzenak, nekazariendako laguntza lotuengatik:
i. Arrozaren laborantzari loturiko laguntza.
ii. Laborantza proteikoei loturiko laguntza.
iii. Fruitu oskoldunei eta algarroboei loturiko laguntza.
iv. Kalitatezko lekaleei loturiko laguntza.
v. Azukre-erremolatxari loturiko laguntza.
vi. Industriarako tomateari loturiko laguntza.
vii. Kotoiaren laborantzarako ordainketa berariazkoa.
d) Ordainketa zuzenak, abeltzainendako laguntza lotuengatik:
i. Behi ume-hazleak gobernatzen dituzten ustiategien titularrei loturiko laguntza.
ii. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategien titularrei loturiko laguntza.
iii. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategien titularrei loturiko laguntza.
iv. Ardiak gobernatzen dituzten ustiategien titularrei loturiko laguntza.
v. Ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategien titularrei loturiko laguntza.
vi. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategien titularrei loturiko laguntza, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute.
vii. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategien titularrei loturiko laguntza, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute.
viii. Ardiak eta ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategien titularrei loturiko laguntza, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute.
e) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako jasotzen dituen laguntzak:
i. Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza.
ii. Nekazaritza ekologikorako laguntza.
–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
–Kontzesiorako eskaera 2017-2021 kanpainetara eta 2017ko kanpainako urteko ordainketarako eskaera.
iii. Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.
–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
iv. Nekazaritzako sistema mediterraneo iraunkorrak zaintzeko laguntza.
–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
v. Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.
–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
vi. Abeltzaintzako sistema iraunkorretarako laguntza.
–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
vii. Estepako habitatak hobetzeko laguntza.
–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.
viii. Naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazioko laguntza.
ix. Landa garapenerako laguntzak lortzeko eskaera, beste autonomia erkidego batzuetan onetsitako programen esparruan.
x. Alorrak basoberritzeko araubidean, landa garapenerako 1994-1999, 2000-2006 eta 2007-2013 programen esparruan emandako laguntzen onuradunen errentaren galerarako laguntzak.
xi. Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza. Kontzesiorako eskaera 2017-2021 kanpainetarako eta 2017ko kanpainako urteko ordainketarako eskaera.
f) Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, naturaren aldetik mugak dituzten eremuetan nekazaritzako jarduera horri eusteko. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.
g) Esnetarako aziendaren sektorearentzako salbuespeneko laguntza, ekoizpena ez handitzeko xedea duena, Batzordearen irailaren 8ko 2016/1613 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 1. artikuluko 1. aparatatuko a) letran jasotako jarduerarekin bat. Urteroko ordainketaren eskaera.
h) Esnetarako aziendaren sektorearentzako salbuespeneko laguntza, lankidetza proiektuak gauzatzea bultzatzeko xedea duena, ekoizpena ez handitzeko xedea duena, Batzordearen irailaren 8ko 2016/1613 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 1. artikuluko 1. aparatatuko a) letran jasotako jarduerarekin bat.
4) Oinarrizko ordainketarako eskubide eskaera, Erreserba Nazionalari.
5) Oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen eskaera, 2017.
2. Beste alde batetik, arau osagarriak ezarri dira eskabide bakarrean sarturiko laguntzean gaineko legeria nazional eta Batasunekoaren aldera.
2. oinarria.–Agintaritza eskuduna.
1. Oinarrizko ordainketarako eskubideekin loturiko tramiteak eta Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztutako laguntzen eskaeren aurkezpen eta kudeaketaz den bezainbatean, agintari eskuduna Nekazaritza Zerbitzua da, salbu 1. oinarriko 3. puntuko e).vii, viii, x eta xi epigrafeetarako, Ingurune Naturalaren Zerbitzua izanen baita, Nekazaritza Zerbitzuarekin elkarlanean.
2. Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztutako NELIGSendako aldaketa eskaerei dagokienez, agintaritza eskuduna Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua da.
3. Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko urteko aitorpenari dagokienez, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioaren eguneratzeari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean aurkezteko, agintari eskuduna Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua da.
3. oinarria.–Urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatu eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratu beharrez.
1. Eskabide bakarra aurkezten duten titularrak salbuetsirik egonen dira Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean beren ustiategiari buruzko argibideak eman beharretik. Horretarako, eskabide bakarra jakinerazpentzat hartuko da erregistro horretan inskribatzeko eta erabiliko da Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratzeko.
2. Ustiategi bateko titularrek eskabide bakarra aurkezten ez badute, urteko jakinarazpena egin beharko dute Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko 6 eta 8. oinarrietan adierazten diren moduan, epean eta tokian. Modu telematikoan ere aurkezten ahalko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoen bidez.
3. Eskabide bakarra aurkezteko epea iragan ondoren eratutako ustiategiak eta data horren ondoko lurzati aldaketak zuzenean jakinarazi beharko zaizkio Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari.
4. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 111/2015 Foru Aginduak arautu zuen Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa eta ezarri zituen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak ezartzen dituena; haren 3. artikuluak aipatzen duen nahitaezko dokumentazioa Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztuko da edo Administrazio Publikoen prozedura erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak aipatzen dituen tokietako edozeinetan.
5. Laguntzak kudeatzen dituen organoak Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan sarturiko informazioa kontsultatuko du, lurzatiak 1075/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan adierazten duen egunean laguntzak eskatzen dituen nekazariaren eskura ote dauden egiaztatu beharrez.
4. oinarria.–NELIGSen aldaketak eskatzea.
1. Nekazariek egiaztatu beharko dute NELIGSen datorren informazioa, beren nekazaritzako lurzatiak osatzen dituzten esparruei buruzkoa, zuzena dela eta, zehazki, esparru horiei esleitu zaizkien mugaketa grafikoa eta erabilera eta larreen onargarritasun koefizientea zuzenak direla. Orobat, beren esparruetan ez dagoela hautatu ezin den elementurik; bereziki, bideak eta eraikinak.
2. NELIGSen jasotako informazioa bat heldu ez bada lurraren errealitatearekin, eskatzaileak, otsailaren 1eko 90/2015 Foru Aginduari jarraituz, aurkeztu beharko ditu erabilerari, mugaketari, larreen onargarritasun koefizienteari edo NELIGSeko edukiaren beste edozein informaziori dagozkien alegazioak edo haiek aldatzeko eskaerak, ukituta dauden esparru bakoitzerako.
3. Eskabide bakarrean aurkeztutako laguntzak onartzean aldaketarako eskaera kontuan hartua izateko, 6 eta 8. oinarrietan adierazten diren moduan, epean eta tokian aurkeztu beharko dira. Modu telematikoan ere aurkezten ahalko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoen bidez.
4. Irailaren 1etik abenduaren 31ra aurkezten diren eskaerek, alegia, 90/2015 Foru Aginduan aipatzen den bigarren epean, hurrengo urteko laguntzerako izanen dituzte ondorioak. Modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoen bidez. Eskatzaileak berak ere zuzenean aurkezten ahalko ditu, bere ziurtagiri digitala erabiliz, Nafarroako Gobernuaren web orrian eskuragarri dagoen aplikazioaren bidez.
5. Eskatzaileek baimena emanen diote Departamentuko teknikariari, honek haien izenean sina dezan digitalki. Baimentzeko agiriaren kopia digitala sartu beharko da eskaerari atxikitako agiri gisa.
II. TITULUA
Eskabide bakarra
5. oinarria.–Eskaera bakarraren titularra.
1. Nafarroako Foru Komunitatean eskabide bakarra aurkezten ahalko dute gehienbat Nafarroako Foru Komunitatean kokaturik dauden ustiategien titularrek, baita eremurik gabeko ustiategien titularrek ere, azienda gehienak Nafarroako Foru Komunitatean badituzte.
2. Eskabide bakarraren barnean sartzen dira Foru Agindu honetan 2017ko kanpainarako deitutako laguntza eta ordainketa guztien eskaerak.
3. Landa garapenerako laguntzen eskaerak, beste autonomia erkidego batzuetan kokaturiko azalerei egokiturik ere Nafarroako Foru Komunitatean aurkezten badira, eta alderantziz, beste erkidego batzuekiko truke egiteko prozeduran sartuko dira, azalera non dagoen, autonomia erkidego horrexetan tramita daitezen.
6. oinarria.–Eskaera bakarra aurkezteko tokia.
1. Eskabide bakarra eta haren aldaketak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin horrexetarako lankidetza hitzarmena izenpetu duten entitate laguntzaileetan. Eskatzaileak berak ere zuzenean aurkezten ahal ditu, bere ziurtagiri digitala erabiliz, Nafarroako Gobernuaren web orrian eskuragarri dagoen aplikazioaren bidez.
Eskaerei eta haren aldaketei foru agindu honen eranskinetan adierazten den “aurkeztu beharreko dokumentazioa” gehituko zaie.
2. Entitate laguntzaileak eskatzailearen baimena eduki behar du entitateko kudeatzaileak haren izenean sina ditzan, digitalki, eskabide bakarra, haien aldaketak, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko eskaera eta NELIGSi alegazioak aurkezteko agiria. Baimentzeko agiriaren kopia digitala igorri beharko da eskabide bakarrari atxikitako agiri gisa.
7. oinarria.–Ustiategiko nekazaritzako lurzati guztiak eta abeltzaintzako unitate guztiak deklaratzea.
1. Eskabide bakarrean ustiategiko nekazaritzako lurzati guztiak deklaratuko dira, laguntza araubide bakar batean sartzen ez direnak barne. Ustiategiko lurzati batzuk deklaratu ez direla atzemanez gero, 1075/2014 (Errege Dekretuaren 102.3. artikuluan aurreikusitako zehapenak aplikatuko dira.
2. Titular baten eskabide bakarraren aitorpenean sartutako lurzatiak ezin izanen dira egon beste nekazari baten aitorpenean Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeari dagokionez, salbu eta laborantza edo aprobetxamendu desberdinak direlarik.
3. Eskaeran abeltzaintzako ustiapen unitate guztiak deklaratu beharko dira, Nafarroatik kanpokoak barne.
8. oinarria.–Aurkezteko epea.
1. Aurkezteko epea 1075/2014 Errege Dekretuan dago ezarrita.
2. Eskabide bakarraren edukiaren eta aurkezpen dataren ondorioetarako, azken igorpen telematikoa soilik hartuko da kontuan.
9. oinarria.–Epetik kanpo aurkeztea.
1. Ezarritako epea bukatu eta hurrengo 25 egun natural iragan arte onartuko dira eskabide bakarrak. Kasu horretan, data hori gainditzen den egun baliodun bakoitzeko, %1 bat murriztuko dira zenbatekoak. Erreserba Nazionalari egindako oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerei dagokionez, murrizketak %3koak izanen dira data hori gainditzen den egun baliodun bakoitzeko.
2. Atzerapena 25 egun naturaletik gorakoa bada, eskaera ez da onartuko.
3. Ezinbesteko kasuetan eta salbuespenezko egoeretan ez da murrizketarik aplikatuko.
10. oinarria.–Nekazaritzako lurzatien identifikazioa.
1. 2017ko kanpainan, azalera garbiko 30 hektarea baino gehiago aitortzen duten eskatzaileek nahitaez eman beharko dituzte ustiapeneko alorren identifikazioa eta kokapen grafikoa (aitorpen grafikoa). Gainerako eskatzaileek euren borondatez erabaki dezakete aitorpen grafikoa egitea edo ustiategiko nekazaritza lurzati guztien identifikazio alfanumerikoa besterik ez egitea.
2. Titular berak deklaratutako eta labore mota bereko esparru mugakide guztiek nekazaritzako lurzati bat osatzen dute, eta denak lurzatiaren ordenako zenbaki berarekin deklaratu behar dira eskaera bakarrean.
3. 2017ko kanpainan indarra duen NELIGSeko lurzati edo esparruaren erreferentziaren bidez identifikatuko dira, egoera hauetan daudenak izan ezik:
a) Lurzatiak berrantolatzeko prozesuen mende dauden lurzatiak, lurretan mugaturik badaude 2017ko kanpainarako NELIGSen agertzen den ez bezalako identifikazio batekin, kasuan kasuko lurzati berrantolamenduaren poligonoaren zenbakiari 70 gehituz adieraziko dira. Lurzatiaren zenbakia lurzati berrantolamenduarena bera izanen da. Identifikazio horren arabera deklaratuko dira udalerri hauetako lurzati berrantolamenduko prozesuan sartutako azalerak: Uitzi (Larraun), Gallipentzo, XXII Arga 2 sektorea (Miranda de Argako eta Berbintzanako udalerriak bakarrik), XXIII. sektorea (Berbintzanako eta Miranda de Argako udalerriak bakarrik), XXII Arga 5 sektorea (Funes) eta XXV. sektorea (Oteiza).
b) Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerak, herrilurrak kudeatzen dituzten entitateek esleituak, honela identifikatuko dira: 990 zenbakidun poligonoa, bortz digituko lurzatia eta esparrua, 99tik hasita, eta toki entitateak eskaera bakarraren titularraren izenean luzaturiko esleipen ziurtagirian agertzen diren identifikazioarekin eta zalerarekin bat.
11. oinarria.–Larreen azalera eta onargarritasun koefizientea deklaratzea.
1. Elementu elkorrak, hala nola landaretzarik gabeko eremuak edo arroken azaleramenduak, malda handiak edo landare multzo barneraezinak dituzten larre azalerei, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemak (NELIGS) larreen onargarritasun koefizientea (LOK) esleitzen die.
2. Azkeneko 5 kanpainetan deklaratu ez diren larreetako lurzatiak LOK zero esleitu zaie, eta eskatzaileak bere ustez dagokion LOKa deklaratu beharko du. Nolanahi ere, lurzati guztiek badute LOK automatiko bat NELIGSen webgunean adierazia, eta hori bera erabil daiteke aitorpenean.
3. Nekazariak deklaratzen duen LOKa NELIGSen erregistratua baino handiagoa bada, behar den alegazioa nahitaez aurkeztu beharko dio NELIGSi. Nekazariak deklaratzen duen LOKa NELIGSen erregistratua baino tikiagoa bada, baliozkotzat jotzen den azalera izanen da deklaratutako LOKari dagokiona. Nekazariak alegazio bat aurkeztu beharko dio NELIGSi, uste delarik erregistratutako LOKaren murriztapena behin betikoa izan behar dela.
4. Larreen esparruetan, laguntzak zein azalera garbitarako eskatzen den jakiteko, deklaratutako lurzati gordina bider esparruko LOK deklaratua eginen da. Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerei dagozkien esparruetan, 12 eta 13. oinarrietan aipatu baitira, herrilurra kudeatzen duen entitateak esleitutako azalera garbia deklaratuko da bakarrik.
12. oinarria.–Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerak deklaratzea.
1. Bazka aprobetxamendu bateratua duten herrilurretako toki entitate titularrek, herriko bazkalurren (udalaren 990. poligono gisa identifikaturiko lurzatia) larre azalerak esleitzen ahalko dizkiete egiazki azienda larratzen duten abeltzainei. Esleipenak azalera erabilgarriari buruzkoak izanen dira, larreen onargarritasun koefizientea aplikatu ondoan.
2. Azienda batera larratzen duten abeltzainak gutxienez bi direnean eta zein eremu erabiltzen duten bereizten ez denean bakarrik esleituko dute toki entitateek herriko bazkalurretako lurzatia, hau da, 990. poligonoa. Erabiltzen duten larratze eremua bereizten denean, edo abeltzain bakar batek erabiltzen badu herrilurra, katastroko identifikazioa erabiliko da bazka-azalera esleitzeko; hau da, esleipen hartzaileek, eskabide bakarrean, azienda bazkatzeko erabiltzen dituzten herrilurretako NELIGS esparru guztiak deklaratu beharko dituzte.
3. Bazka aprobetxamendu bateratua duten herrilurrak kudeatzen dituzten toki entitateek herriko bazkalurrak osatzen dituzten NELIGS esparruen berri eman beharko diote agintaritza eskudunari, 2017ko otsailaren 28a baino lehen, haien mugak nahiz azalera garbi osoa zehazteko, baita esleipen hartzaileak nor diren eta bakoitzari zer azalera garbi esleitu zaion ere.
13. oinarria.–Urbasa eta Andia mendietako aprobetxamendu bateratuko bazka-azalera.
1. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak ezarritako prozeduraren arabera esleitutako aprobetxamendu bateratuko bazka-azalera deklaratuko da abeltzain bakoitzaren eskabide bakarrean, honela identifikaturik: probintzia, 31; udalerria, 694; poligonoa, 990; lurzatia, 99000, eta esparrua, 99001.
2. Egiaztatuko da aitortzaileak nekazaritzan jardun duela esleitutako lur azaleran, eta bestela, frogatzen bada haren aziendak ez direla bazkatu esleitutako lurretan, baliogabetuko da esleipena eta aitortutako azalera, salbu larreetako nekazaritza jarduera betetzeari dagokionez aldez aurretik gertakariren bat izan duten ustiapenetan.
14. oinarria.–Nekazaritza jarduera larreetan.
1. Eskaeran espresuki adierazi behar da larre esparruetan animaliak larratuz egin behar den ekoizpena edo mantentze-lanak baizik ez, 1172/2015 Errege Dekretuak aldatu zuen 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. B eranskineko jardueretan oinarrituz. Agintari eskudunen eskura eduki beharko dira jarduera haiek gauzatzean sortutako gastu eta ordainketen frogagiri guztiak.
2. 1172/2015 Errege Dekretuak aldatu zuen 1075/2014 Errege Dekretuaren 11. artikuluan jartzen du abeltzaintzako jardueraren parte gisara aitortzen diren eskatzailearen larreek, besteak beste, jasan behar dutela 0,2 UGM/ha-ko abeltzaintzako karga, gutxienez. Kalkulu hori ateratzeko, kontuan hartuko da ustiategian dauden ardi, ahuntz, behi eta zaldi aziendaren animalia kopuruaren bataz bestekoa, betiere horretarako kontaketa eginik aipatutako errege dekretuan ezarritako laguntza akoplatuak kobratzeko xedearekin ustiategiko abereen zentsua zehazteko erabiltzen diren egun berberetan. Zerri aziendaren kasuan, urteko zentsua lortu beharko da, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro orokorra ezartzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan zehazten dena.
3. 0,2 UGM/ha-ko karga lortzen ez bada edo eskatzailea ez bada REGAn sartutako ustiategi baten titularra, ulertuko da ari direla artifizialki sortzen nekazaritzako jarduerarako betebeharrak betetzeko baldintzak, salbu nekazariak frogatzen badu gutxienez honako kasuren batean dagoela:
–Larre modura aitortutako azaleran mantentze-lanen bat egiten ari dela, 1172/2015 Errege Dekretuak aldatu zuen 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. B eranskinean azaltzen direnetakoren bat.
–Badituela larratzeko ekoizpen baldintza egokietan dauden larre azalerak, larratzearen bidez. Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerak bakar-bakarrik mantendu daitezke herrilurraren esleipen-hartzailearen azienda propioa larratuz.
4. Bertatik bertarako kontrol baten esparruan, larreen egoera egiaztatzen ahalko da, baita titularrari eskatu ere haien aprobetxamenduaren egiaztagiria, zalantzarik baldin bada izan lezakeen abandonu egoeraren gainean
5. Larreak deklaratzen dituzten eskatzaileak arriskuko populaziotzat hartuko dira bertatik bertarako kontrolez den bezainbatean, REGA ustiategi baten titularrak ez badira, edo REGA ustiategi baten titularrak badira, larreekin bateragarriak ez diren espezieena, edo esneterako edo gizentzeko behiena.
15. oinarria.–Laguntza eskaerak atzera egitea.
Laguntza eskaerak osoki edo partez erretiratzen ahalko dira, idatziz eta noiznahi, salbu eta titularrari adierazi zaiolarik bere eskabide bakarrean akatsak daudela edo bertan kontrola egiteko asmoa aditzera eman ziolarik eta kontrol horrek akatsak daudela agerian jarri duelarik.
16. oinarria.–Azalerekin zerikusia duten gorabeherak jakinaraztea.
1. Eskatzaileak behartuta daude agintaritza eskudunari idatzita jakinaraztera ustiategian gertatzen zaizkien gorabeherak, sortu bezain laster, haien ondorioz laguntzak eskuratzeko baldintzak bete gabe gelditzen ahal badira eta, bereziki, laboreei dagokienez, deklaratutako laboreak jaio ez izana, basa faunak, abeltzaintzak, gertakari klimatologikoek, belar gaiztoek eta abarrek laboreetan eragindako kalteak.
2. Eskatzaileek goiti-beheiti horiek jakinaraztean laguntzaren eskaera benetako egoerara egokituko da. Batzordearen (EE) 640/2014 Erregelamenduaren II. tituluko IV. kapituluan aipatzen diren zehapenak ez zaizkie aplikatuko laguntzaren eskaeren zati batzuei, baldin eta ekoizleek idatziz jakinarazten badiote agintaritza eskudunari laguntzaren eskaera ez dela zuzena edo okertu dela, betiere ekoizleei, aitzinetik, bertan kontrolatzeko asmoaren edo beren eskaeraren akatsen berri eman ez zaie.
17. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
1. Laguntzei buruzko araudian ezarritakoez gain, laguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Eman eta hartutako diru-laguntzak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.
b) Eskatzen zaien dokumentazio guztia ematea agintaritza eskudunari bere eginbeharrak betetzen dituela frogatzeko.
c) Xede berarekin eskatu edo jaso diren bertzelako diru-laguntzen berri ematea.
d) Bertan mantentzea, irailaren 10a arte, artoaren, sojaren, ekilorearen, arrozaren, industriarako tomatearen, babarrunen, txitxirioen, erremolatxaren eta patataren laborea, edo labore hondarrak, eta ekainaren 30a arte, gainerako laboreak, lugorriak barne, laborantzekin zer ikusteko duten laguntzak eskatzen direlarik, izan ordainketa zuzenak, izan klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako greening jarduketak.
Interes ekologikoko azalera gisa kontatzearen ondorioetarako eta nekazariekin lotutako laguntzetarako soilik, ez dute betebehar hori izanen “beste labore” baten deklarazioa dutenek, eremu bera okupatzen dutelako labore nagusi deklaratutakoaren aurretik, eskaeraren urte berean.
e) Belar-labore desberdinetarako, metro karratuko landare dentsitatearen gutxieneko mailak betetzea: 3,5 eguzkilore, koltza eta artoetarako; 80 zerealetarako, 100 ehungintzako lihorako eta 30 gainerakorako.
f) Aparteko zailtasunek jotako lurzatiak salbuetsirik geldituko dira aitzineko paragrafoan deskribaturiko baldintzak betetzetik.
g) Zuzeneko laguntzak, Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza eta ekoizpen ekologikorako laguntza jaso nahi dituztenak jarduneko nekazariak izan beharko dira, I. kapituluan ezarritakoaren arabera, eta laborantzan aritu ustiategiko azaleretan, abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuaren bidez aldatutako abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko II. kapituluari jarraikiz.
18. oinarria–Jarduneko Nekazariaren zerrenda negatiboko jarduerak egitearen deklarazioa.
1. Abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuaren bidez aldatutako abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 8. artikuluak arautzen ditu jarduneko nekazariaren izaeratik kanpo dauden jarduera ekonomikoak. Eskatzaileak, pertsona fisikoak nahiz juridikoak, berariazko deklarazio bat eginen du bere eskaera bakarrean, horren bidez adierazteko jarduneko nekazariaren zerrenda negatiboko jarduera ekonomikoren bat betetzen duen edo ez (aipatutako errege dekretuaren III. eranskina), Entitate Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren edo jarduera ekonomikoen gaineko zergaren arabera. Era berean, deklarazio horretan adieraziko du entitate elkarturen baten kontrola duen edo ez, eta, pertsona juridikoa denean, adieraziko du bazkide edo entitate elkarturen batek kontrolatzen ote duen. Baiezkoan, eskatzaileak entitate elkartu horien IFZ edo bazkide horien IFK adieraziko du, eta III. eranskin horretan jasotako jardueretako bat betetzen duten edo ez zehaztuko du.
2. Eskatzaileak adierazten badu aurreko apartatuan aipatzen den III. eranskinean jasotako jardueretako bat betetzen duela, bere kontura edo entitate elkartu baten edo bazkide baten bidez, titularrak eskatzen ahalko du jarduneko nekazaritzat hartzea, eta, horretarako, eskaera bakarrarekin batera, behar diren agiriek aurkeztu beharko ditu, 1075/2014 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluan jarduneko nekazari izateko ezarritako hiru baldintzetako bat betetzen dela egiaztatzeko. 2015eko eta 2016ko kanpainetan zuzeneko zergak jaso dituzten eskatzaileen kasuan, berariazko deklarazio horretan, 2017ko kanpaina aipatzeaz gain, zuzeneko laguntzak jaso dituen aurreko kanpaina guztiak ere aipatu beharko dira, 2015 arte.
19. oinarria.–Kontrolak.
1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzen eskatzaileek onartuak izateko kontrolak onartu beharko dituzte, bai administratiboak bai tokian tokikoak, laguntzei buruzko araudian ezartzen direnak.
2. Ordainketa zuzenak eta landa garapenerako laguntzak eskatzen dituztenek baldintzazkotasun kontrolak izanen dituzte.
20. oinarria.–Ordainketaren gutxieneko zenbatekoa.
1. Ez da ordainketa zuzenik emanen azaleragatik eta abeltzaintzagatik, zenbateko osoen batura, onargarritasun arloan baldintzaren bat ez betetzeagatik penalizazio administratiboak aplikatu aitzin, 300 euro baino gutxiago bada abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 6. artikuluarekin bat.
21. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.
1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzei buruzko itzulketei, arau-hausteei eta administrazio zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatuarekin bat jokatuko da.
2. Arau-hausteak finkatzeko eta zehapenak ezartzeko zehapen prozedura administratiboa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoa izanen da.
III. TITULUA
Zuzeneko ordainketak
I. KAPITULUA
Ordainketa desakoplatuak
22. oinarria.–Oinarrizko ordainketaren araubidearen eskaera eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jarduketetarako ordainketarena.
1. Oinarrizko ordainketaren araubidearen eskaera eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarena egin dezakete 1075/2014 Errege Dekretuaren III. tituluaren I eta II. kapituluetan ezarritakoaren arabera, 5.1 oinarrian deskribaturiko baldintzak betetzen dituzten titularrek.
2. Eskatzaileek oinarrizko ordainketa eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa eskatu beharko dute, beren ustiategiko esparruetan oinarrizko ordainketaren araubiderako onargarria den azalera dutenendako.
3. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako dibertsifikazio baldintza betetzeko, nagusi gisa deklaratutako laborea baizik ez da aintzat hartuko. Labore nagusia izanen da dibertsifikazio epean bertan dagoena, hala egiaztatzen ahal bada.
4. Maiatzaren 1etik uztailaren 31ra bitarte eginen dira labore kopuruaren egiaztapena eta dagozkien ehunekoen kalkulua, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa bete beharrez.
5. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako, interes ekologikoko azalera gisa hartzearen baldintza betetzeko, “beste labore bat” deklaratutakoak aintzat hartzen ahalko dira. Labore lurren kasuan, labore nagusi deklaratutako laborearen aurretik eremu berean daudenak izanen dira, udako labore tradizionalak salbu, ondoren okupatu baitezakete eremua. Nafarroako Foru Komunitatean, udako labore tradizionalak hauek izan daitezke: babarrunak, txitxirioak.
23. oinarria.–Nekazari gazteendako ordainketa.
Nekazari gazteendako ordainketa eskatzen ahalko dute 5.1 oinarriko baldintzak deskribatzen diren baldintzak betetzen dituzten ustiategien titularrek eta, pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan, 1075/2014 Errege Dekretuaren III. kapituluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.
24. oinarria.–Nekazari txikien araubide erraztuaren eskaera.
1. Nekazari txikien araubide erraztuan sarturik dauden titularrek araubide horretan berresteko eskaera aurkeztu behar dute.
2. Nekazari txikien araubide erraztuan sartutako nekazariek 1075/2014 Errege Dekretuaren V. tituluan arautua dagoen araubide horri uko egiteko eskatzen ahalko dute, eta, kasua bada, beren laguntza eskabide bakarra aurkeztu. Uko egiteko eskaera hori nahitaezkoa da oinarrizko ordainketarako eskubidea laga nahi badute, osorik edo zati batean.
3. Nekazari txikientzako araubide erraztuko laguntza jaso ahal izateko, beharrezkoa da deklaratzea 2015ean aktibatutako eskubideen kopuruari dagokion hektarea onargarrien kopurua duen azalera, gutxienez. Hektarea horiek lurralde nazionaleko edozein tokitan egon daitezke, salbu eta Kanarietako Autonomia Erkidegoan, eta ez da beharrezkoa izanen azalera 2015ean eskubidearen esleipena egin zen eskualdean egotea.
II. KAPITULUA
Azalerei eta abeltzaintzari loturiko laguntzak
25. oinarria.–Azalerei loturiko laguntzen eskaera.
1. Azalerekin ikustekoren bat duten laguntza guztiak espresuki eskatu beharko dira dagokion laguntzarako azalera onargarria duen esparru bakoitzean. Laguntza lotuak eska daitezke labore nagusian edo esparruan deklaratutako bigarren mailako laborean.
2. Azalera berean ez dira zuzeneko bi laguntza lotu eskatzen ahalko.
3. Arrozaren laborantzari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 2. atalari jarraikiz.
4. Laborantza proteikoei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 3. atalari jarraikiz.
5. Fruitu oskoldunei eta algarroboei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 4. atalari jarraikiz.
6. Kalitatezko lekaleei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 5. atalari jarraikiz.
7. Azukre-erremolatxari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 6. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:
a) Azukre-erremolatxa, udaberrian ereiten dena.
b) Azukre-erremolatxa, udazkenean ereiten dena.
8. Industriarako tomateari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 7. atalari jarraikiz.
Nekazariaren eta ekoizleen erakunde baten eta industria eraldatzailearen arteko kontratua 2017ko otsailaren 15a baino lehenago sinatu beharko da, eta haren erregistrorako aurkeztu agintaritza eskudunaren aitzinean, hura formalizatu ondoko 10 egun baliodunean.
9. Kotoiaren laborantzari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 8. atalari jarraikiz.
26. oinarria.–Abeltzaintzari loturiko laguntzen eskaera.
1. Abere beragatik ezin izanen dira loturiko bi laguntza eskatu, oinarri honen ondoko ataletan sartzen direnetarik.
Gainera, 9, 10 eta 11. ataletako laguntzak eskatzen dituztenek ezin izanen dituzte 4, 5, 6, 7 eta 8. ataletako laguntzak eskatu, eta alderantziz.
2. Abeltzaintzari loturiko laguntzak jaso ahal izateko, aziendek irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuaren xedapenen arabera identifikatuta eta erregistratuta egon beharko dute behi azienden kasuan, edo irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren xedapenen arabera, ardi eta ahuntz azienden kasuan. Ustiategiaren titularrak eguneraturik izan beharko ditu ustiategiko espezie bakoitzaren erregistro liburua.
3. Laguntza jaso dezaketen abereen abeltzaintzako ustiategiak bete beharko ditu Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorra ezartzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan ezartzen diren xedapenak.
4. Behi ume-hazleak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 2. atalari jarraikiz.
5. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 3. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:
a) Sortu diren ustiategi berean edo Espainia penintsularreko erregioko behi ume-hazleen ekoizleek kudeaturiko gizendegi komunitarioetan gizendutako aratxeak.
a) Sortu diren ustiategi berean edo Espainiako uharteetako erregioko behi ume-hazleen ekoizleek kudeaturiko gizendegi komunitarioetan gizendutako aratxeak.
c) Erregio penintsularreko bertze ustiategi batetik heldu diren aratxe gizenduak.
d) Erregio intsularreko bertze ustiategi batetik heldu diren aratxe gizenduak.
6. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 4. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:
a) Erregio intsularrean eta mendialdean kokaturiko ustiategientzat.
b) Espainiako erregio penintsularrean kokaturiko ustiategientzat.
Laguntza hau kobratzeari dagokionez, eta ”esne ekoizpenerako ugalketa” sailkapen zooteknikoa duten ustiapenetarako soilik, esnetarako gaitasun nabarmeneko arratzat hartuko dira Montbeliard, Arrea eta Gurutzatua, 1075/2014 Errege Dekretuaren XIII. eranskinekoez landa.
7. Ardiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 5. atalari jarraikiz.
8. Ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 6. atalari jarraikiz.
9. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 7. atalari jarraikiz..
10. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 8. atalari jarraikiz..
11. Ardiak eta ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 9. atalari jarraikiz..
III. KAPITULUA
Landa garapenerako LGENF laguntzak eta Estatuaren laguntzak
27. oinarria.–Azalera eta laboreak.
Kapitulu honetan sartutako laguntzak eskatzeko, labore nagusi gisa deklaratu beharko dira.
28. oinarria.–Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza.
Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako azaleren titularrek, baldin eta beren nekazaritza jarduerak mendialdeko eskualdeetan eta naturak bereziki mugatutakoetan egiten badituzte, foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat. IV. eranskinean, 6.3, 7.3 oinarrietan eta V. eranskinean, LGPren aldaketak jaso dira, Nafarroako Gobernuak proposatutakoak. Aldaketa horiek deialdi honetan aplikatuko dira baldin eta Europako Batzordeak onesten baditu LGPren aldaketak.
29. oinarria.– Ekoizpen ekologikorako laguntzen urteko ordainketarako eskaera eta Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurriko laguntzak. Kontzesioen transferentziak.
1. 2017ko kanpainarako ordainketarako kontzesioak izanik, Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako azaleren titularrek ondotik ematen diren laguntzen urteko ordainketa eskatzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduan ezarritako arauei jarraikiz:
1.–Ekoizpen ekologikorako laguntza, bi azpineurri hartzen dituena:
a) Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jardunbideak mantentzea.
b) Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jardunbideetara aldatzea.
2.–Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.
3.–Nekazaritzako sistema mediterraneo iraunkorrak zaintzeko laguntza.
4.–Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.
5.–Abeltzaintzako sistema iraunkorretarako laguntza.
6.–Estepako habitatak hobetzeko laguntza.
2. Kontzesioaren transferentzia osoa edo partziala eskatzen ahalko da. Eskualdaketari buruzko dokumentua, behar bezala betea, aurkeztu beharko da, honako hauek adierazita: lagatzailearen izena eta NANa edo IFK, lagapen-hartzailearen izena eta NANa edo IFK eta horrek zer labore azalera hartzeko konpromisoa duen epealdiaren gainerakoan. Lagatzaileak eta lagapen-hartzaileak sinatu beharko dute dokumentua.
30. oinarria.– Ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdia.
1. Deialdiaren foru agindu honen VIII. eranskinean jasota daude LGParen aldaketak, Nafarroako Gobernuak proposatutakoak Europako batzordeak onets ditzan. Europako Batzordeak onestearen baldintzapean, kontzesio berrietarako deialdia egiten da 2017tik 2021era bitarteko kanpainetarako, nekazaritzako azalerak Nafarroako Foru Komunitatean izan eta nekazaritza ekologikoan aritzen diren titularrentzat, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduan ezarritako arauei jarraikiz.
2. 2017ko kanpainarako eta hurrengoetarako Ekoizpen Ekologikorako ordainketa kontzesioak dituzten titularrek, 2015eko eta 2016ko laguntza deialdietakoak, kontzesio berria eskatzen ahalko dute 2017tik 2021era bitarteko kanpainetarako. Kontzesio berri horrek berarekin dakar amaitzea aurreko deialdietako kontzesioak, ordaintzeko daudenak. LGParen aldaketa, aurreko apartatuan aipatutakoa, onartzen ez bada, kontzesiorako eskaera 2015eko edo 2016ko deialdietan emandako laguntzen ordainketarako eskaeratzat hartuko da.
3.–Azpineurri hauetarako kontzesioa eskatuko da:
a) Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jardunbideak mantentzea.
b) Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jardunbideetara aldatzea.
31. oinarria.–Natura sareko espazioetarako osabidezko laguntza.
Naturagune babestuen titularrak diren toki entitateek, kudeatzeko legezko mugapenak baldin badituzte espazio horien deklarazioaren ondorioz, eskatzen ahalko dituzte naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazioko ordainketa delako laguntzaren 2017ko kanpainaren kontzesioa eta ordainketa, foru agindu honen VI. eta VII. eranskinei jarraikiz.
32. oinarria.- Alorrak basoberritzeko araubidearen barrenean, errenta galeraren konpentsazio primaren urteko ordainketa.
Alorrak basoberritzeko araubidearen barrenean, errenta galeraren konpentsazioko primaren urteko ordainketa eskatzen ahalko dute laguntza horiek 2017ko urtealdirako onartuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek.
33. oinarria.–Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzen deialdia.
Deialdiaren foru agindu honen IX. eranskinean jaso dira oinarriak, natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza arautzen dutenak; laguntza hori LGParen aldaketetan sartuta dago, Nafarroako Gobernuak Europako Batzordeak onesteko proposatu dituenetan. Europako Batzordeak onestearen baldintzapean, kontzesioetarako deialdia egiten da 2017tik 2021era bitarteko kanpainetarako, natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrian aritzen diren titularrentzat.
IV. TITULUA
Oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen eskaera. Eskaera Erreserba Nazionalari
34. oinarria.–2017ko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen komunikazioa.
1. Oinarrizko ordainketarako eskubideak lagatzen ahalko dira, eskubide horiek non esleitu diren, oinarrizko ordainketarako araubidearen eskualde beraren barnean baldin bada, bidea izanik samenta, errentamendua edo bestelako bat, zuzenbidean onartua, lurrekin edo lurrik gabe. Orobat, nork bere borondatez lagatzen ahalko dio Erreserba Nazionalari.
2. Oinarrizko ordainketarako eskubideak jardunekotzat jotzen den nekazariari baizik ez zaizkio lagatzen ahalko, 1075/2014 Errege Dekretuaren 8., 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz
3. Laguntzarako eskubideak lurrekin saldu edo errentan jarriz gero, ez da atxikipenik batere aplikatuko. Laguntzarako eskubideak lurrik gabe saldu edo errentan jarriz gero, eskubide bakoitzaren balioaren %20 itzuliko zaio Erreserba Nazionalari, salbu eta lagapenak ekoizleen eskubide guztiengatik eginak badira eta oinarrizko ordainketarako eskubideen zenbateko osoa 300 euro baino gutxiago bada. 1076/2014 Errege Dekretuaren 29. artikuluari jarraikiz, ondoko kasu hauetan ere ez da inolako atxikipenik aplikatuko:
a) Behin betiko lagapena nekazaritzan hasi den nekazariari.
b) Lurrik gabeko eskubideen alde baterako edo behin betiko lagapena, lagatzailearen azalera murriztu denean oinarrizko ordainketako eskubideak esleituak dituen eskualderen batean, nahitaezko desjabetze prozesu bati edo lurzati berrantolamenduko programa bati lotutako esku-hartze publiko baten ondorioz.
c) Herentziak, erretiroak, lagatzailea lehen graduko ahaidea delarik, uzte aurreraturako programak, lanerako ezintasun iraunkorra, entitate juridikoen izen aldaketak, bat egiteak eta zatiketak.
d) Ustiategiaren erabilera eta administrazioa eskualdatzen direlarik lurren errentamenduaren kontratua bukatzen duen errentariarengandik lur horien errentari berriarengana. Kasu horiekin parekatu da lagatzaileak abeltzaintzako ustiategi bat duenean, eta ustiategi horrek herrilurretako larreen kontzesioa aurreko kanpainan bukatzen dena, lagapen-hartzaileari herrilurretako larreen kontzesio berria esleitu badio entitate kudeatzaile berak, gutxienez ere lagatzaileak zuen hektarea kopuru berekoa.
35. oinarria.–Oinarrizko ordainketarako eskubide eskaera, Erreserba Nazionalari.
Erreserba Nazionalari ondotik ematen diren titularrek eskatzen ahalko dizkiote oinarrizko ordainketarako eskubideak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24 eta 25. artikuluen arabera:
a) Epai judizial edo administrazio egintza irmo baten bitartez laguntza eskubideak jasotzeko edo eskubideen balioa handitzeko legitimaturik dauden nekazariak.
b) Nekazariak, ezinbestez edo aparteko inguruabarren kariaz, oinarrizko ordainketarako eskubideen lehen esleipenerako biderik izan ez badute 2015ean. Ezinbestekoak izanen dira Kode Zibilaren 1105. artikuluan aurreikusten direnak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikulukoak, eta 1076/2014 Errege Dekretuaren 17. artikuluan zerrendatzen direnak.
c) Nekazari gazteak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24.3 artikuluarekin bat.
d) Nekazaritza jardueran hasten diren nekazariak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24.4 artikuluarekin bat.
36. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.
1. Nafarroan aurkeztuko dira 2016ko eskabide bakarra Nafarroan aurkeztu duten lagatzaileen titulartasun aldaketen komunikazioak.
Eskubide lagapenen komunikaziorako epea 2016ko azaroaren 1ean hasiko da, eta hurrengo urteko eskabide bakarra aurkezteko epea amaitzen denean amaituko da.
Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoen bidez.
2. Nafarroan aurkeztuko dira foru agindu honen 5.1 oinarrian deskribaturiko titularrek Erreserba Nazionalari egiten dizkioten eskubide eskaerak.
3. Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren alorreko bulegoen bidez, foru agindu honen 8.1 artikuluak aurreikusten dituen epeetan. Erreserba Nazionalarendako eskaerak epez kanpo aurkez daitezke, gehienez ere aurkezteko epea bukatu eta ondoko 25 egun baliodunean, baina orduan 9.1 oinarrian aurreikusitako penalizazioak aplikatuko zaizkie eskaera horiei.
I. ERANSKINA
Eskabide bakarraren dokumentazio gehigarria
1. Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko agiriak:
Erakunde laguntzaile bat baimentzea aurreko kanpainako eskaeraren datuak eskuratzeko, eskabide bakarra sinatzeko eta erregistroan uzteko, hura aldatzeko, NELIGSi alegazioak aurkezteko eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eta Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean haren inskripzioa egiteko.
2. Eskatzaileek ekarri beharreko dokumentazioa, bidezkoa bada:
a) Laguntzak nekazaritzako zer lurzatitarako eskatzen diren, horiek non dauden jakiteko aukera ematen duten krokis kotadunak, esparruaren azalera osoa deklaratzen ez delarik edo esparru berean produktu desberdinak edo produktu beraren aldaera desberdinak deklaratzen direlarik, betiere produktu edo aldaeren arteko banaketak eragina baldin badu eskatzen ari den laguntzaren onargarritasunean, salbu eta erabilera komuneko larre iraunkorren eta apartzerian dauden lurzatien kasuan.
b) Baimen agiria, eskaera titularra ez den norbaitek sinatzen duelarik.
c) Legezko ordezkariaren edo tutorearen egiaztagiria, eskatzailea adingabea bada.
d) Eskaera berreskuratzeko eskatzaile bati ematen zaion baimena, titulartasuna aldatu bada.
e) Nekazari gazteendako laguntza pertsona juridiko batek eskatuz gero, egiaztagiria, frogatzen duena nekazari gazteek parte hartzen duela entitate horren zuzendaritza batzordean edo bertzelako gobernu organoan.
f) Muztioaren destilazioa zer ardandegitan egin zen, haiei entregak egin zaizkiela egiaztatzen duten agiriak, edo ardandegi horiekiko kontratua, laguntza eskatu bada azaleran mahastia baizik ez duten nekazari gazteendako.
g) Deklaratu diren fruta-arbolak oinarrizko ordainketan sarturiko sektoreetakoak direla egiaztatzen duten agiriak, laguntza eskatu bada azaleran fruta-arbolak baizik ez dituzten nekazari gazteendako.
h) Eskaeraren titularra gizendegi komunitario batekoa dela egiaztatzen duten agiriak.
i) “Estepako habitatak hobetzeko” nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzaren eskaeraren kasuan, zerrenda batean sartuko dira deklaratzen diren lurzatiak, zerealaren laborantzakoak, lurzatiaren inguruan 2 metro zabaleko zerrendak paratzeko konpromisoa betetzen dutenak, bertan inolako nekazaritza lanik ez egiteko, ez erein, ez fitosanitariorik bota, ezta ebaki ere.
j) Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzen eskabideen kasuan, eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
–Titularrak esleituta dituen bazkalekuen gaineko erantzukizunpeko adierazpena, adierazpen horretan zehaztuta udal mugapeak, poligonoak eta azalera, lur goldagarria eta larreak bereizita.
–Udalaren esleipen ziurtagiria, kasuko bazkalekuaren laguntza eskatzen duen titularraren izenean.
3. Eskatzaileek ekarri beharreko dokumentazioa, eskatzaileak haren kontsulta baimentzen ez badio Administrazioari:
a) Eskatzailearen IFK/IFZ.
b) Gizarte Segurantzaren ordainketa eguneratua duela dioen ziurtagiria.
c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria.
d) Legezko ordezkariaren edo tutorearen IFK/IFZ, eskatzailea adingabea bada.
e) Eskaeraren sinatzailearen IFK/IFZ, eskaera titularra ez den norbaitek sinatzen duelarik.
f) Eskatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontidearena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena behin ere egin gabe izanez gero, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduen gaineko atxikipenen aitorpena (180. eredua) edo sozietateen gaineko zerga.
g) Errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen urteko informazio aitorpena. (184. eredua).
h) Ekoizpen ekologikoaren aitorpena, ekoizpen mota honetan deklaraturiko esparruena.
i) Azukre industriarekiko hornidura kontratuaren kopia.
j) Tomatea eraldatzeko industriarekin sinaturiko kontratuaren kopia.
k) Esne etekinaren gaineko ziurtagiri ofiziala.
II. ERANSKINA
1. Oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren eskaeren dokumentazio osagarria. Oro har:
a) Lagatzailearen baimena, lagatzaileak eta lagapen-hartzaileak edo haien legezko ordezkariek sinatua, ustiategiaren hartzaileak alegazio aurkeztu ahal izateko.
b) Eskatzailearen IFK/IFZ.
c) Lagatzailearen IFK/IFZ.
2. Ekarri beharreko dokumentazioa, haren kontsulta baimentzen ez bazaio Administrazioari:
f) Eskatzailearen eta lagatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontideena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena behin ere egin gabe izanez gero, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduen gaineko atxikipenen aitorpena (180. eredua) edo sozietateen gaineko zerga.
b) Errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen urteko informazio aitorpena. (184. eredua).
3. Ekarri beharreko agiriak, bidezko bada:
a) Baimen agiria, eskaera eskatzailea edo lagatzailea ez den norbaitek sinatzen duelarik.
b) Legezko ordezkariaren edo tutorearen IFK/IFZ eta egiaztagiria, eskatzailea edo lagatzailea adingabea bada.
c) Eskaera berreskuratzeko eskatzaile bati ematen zaion baimena, titulartasuna aldatu bada.
d) Sinaduraren eskuordetzea honela egiaztatuko da: lagatzailearena: notario-ahalordearen bidez; hartzailearena: agiri pribatu batean sinadura baimenduz, NANaren fotokopiarekin batera.
e) Sozietateen kasuan, estatutuak aurkeztu beharko dira, haren ordezkaritza nork duen egiaztatu beharrez.
4. Agiri berariazkoak:
a) Jaraunspenak:
Jaraunspena onartzeko eskritura, Ogasunean likidatua. Jaraunsleen artean banatzeko akordioaren agiriak, ustiategiaren banaketa identifikatzeko aukera ematen dutenak.
b) Nekazariaren erretiroa, uzte aurreraturako onetsitako programengatik edo lanerako ezintasun iraunkorragatik:
a.–Egoera horiek frogatzen dituzten agiri publiko edo pribatuak.
b.–Familia liburua.
c) Nortasun juridikoaren aldaketa:
a.–Nortasun juridikoaren aldaketa frogatzen duen agiri publikoa.
b.–Senar-emazteen edo izatezko bikoteen araubide ekonomikoa frogatzen duen dokumentu publikoa.
c.–Familia liburua.
d) Pertsona fisikoen edo juridikoen batasunak edo bat egiteak:
Lagatzailea edo bat egina ustiategia jasotzen duen sozietateko kide dela eta noiztik den kide frogatzen duen dokumentu publikoa.
e) Pertsona juridikoen edo pertsona fisikoen batasunen zatiketak:
Zatiketa agertzen duen agiri publikoa, alderdi guztiek sinatua. Bertan adierazi behar da titular berri bakoitzak ustiategitik zer portzentaje jaso duen.
f) Oinarrizko ordainketarako eskubideen salerosketa eta errentamendua, lurrekin. Hala dagokionean:
Lurren salerosketaren edo dohaintzaren kontratua, zergak kitaturik.
Lurren errentamenduaren kontratua, Nafarroako Landalurreko Errentamenduen Erregistroan inskribatua edo zergak kitaturik.
Lurren errentamendua bukatu dela dioen ziurtagiria.
Hiru alderdien arteko akordioa, oinarrizko ordainketarako eskubideak lagatzeko errentan hartutako lurrean oinarrituriko ustiategien kasuan.
g) Oinarrizko ordainketarako eskubideen eskualdaketa (lagapena) justifikatzeko Administrazioak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.
III. ERANSKINA
Erreserba Nazionalerako eskubideak eskatzeko agiri osagarriak
1. Agiri berariazkoak, nekazari gazteak, nekazaritzan hasten diren nekazariak edo jardueran hasitako nekazari gazteak izanez gero.
a) Eskatzailearen IFK/IFZ.
b) Baimen agiria eta legezko ordezkariaren egiaztagiria, eskaera eskatzailea ez den norbaitek sinatzen duelarik.
c) Eskatzailearen lan bizitzaren txostena, pertsona fisikoa denean, edo pertsona juridiko eskatzailearen bazkideena.
d) Zein ekoizpen unitatetarako den eskaera, haien titulartasuna edo titularkidetza frogatzen duten dokumentuak:
–Lurzati-zedulak.
–Salerosketaren edo dohaintzaren eskritura publiko edo pribatuak, zergak kitaturik.
–Errentamenduaren kontratuak, zerga guztiak kitaturik, edo Nafarroako Gobernuaren landa errentamenduen erregistroan inskribatuak.
–Herrilurrak esleitzen dituen Udalaren ziurtagiria.
–Bertzelako frogagiriak.
e) Eskatzailea sozietate bat baldin bada, eraketa eskrituren kopia, kide bakoitzaren partaidetzaren portzentajea agertzen duena.
f) Nekazaritza arloan prestakuntza eta trebakuntza egokiak hartu dituelako ziurtagiria.
Eskatzaileak haren kontsulta baimentzen ez badio Administrazioari:
a) Eskatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontidearena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena behin ere egin gabe izanez gero, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduen gaineko atxikipenen aitorpena (180. eredua) edo sozietateen gaineko zerga. Agiri horiek aurkeztuko dira eskatzaileak bere datuetan sartzeko baimenik ematen ez badio Administrazioari.
b) Errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen urteko informazio aitorpena. (184. eredua).
2. Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatzen direneko agiri berariazkoak.
EZINBESTEKO ARRAZOIA | ESKATZEN DEN DOKUMENTAZIOA |
Heriotza edo desagerpena | Heriotza agiria edo desagerpenaren salaketa, absentzia-adierazpena edo heriotza-adierazpena |
Iraupen luzeko ezintasuna | Gizarte Segurantzako zentro kudeatzaileak iraupen luzeko ezintasunari buruz emandako ziurtagiria |
Natur hondamendia | Egitateen deskripzioa |
Abeltzaintzako lokalen suntsipena | Aseguru etxearen ziurtagiria, edo ustiategiko abeltegiak istripuz suntsitu direla frogatzeko beste edozein agiri ofizial |
Epizootia | Albaitaritzako zerbitzu eskudunen ziurtagiria, animaliaren heriotza edo hiltzea alegaturiko epizootiaren ondoriozkoa dela frogatzeko |
Izurritea edo landare-eritasuna | Zerbitzu fitosanitario eskudunen ziurtagiria, ustiategia alegaturiko izurrite edo landare-eritasunak jo zuela frogatzeko |
Desjabetzea | Desjabetzea egiaztatzen duen agiri publikoa, eta lurren desjabetzeari buruzko lehen berri emate ofizialaren data |
Fruitu oskoldunen gaineko nekazaritza jarduerak sustatzeko programa nazionalarekin ikusteko duten aparteko inguruabarrak | 2013ko ustiategiko laboreen txandaketari buruzko zinpeko aitorpena, urte horretan laguntza berariazkoa eskatu ezina frogatzeko |
3. Epai irmo baten edo egintza administratibo irmo baten ondorioz eskubideak hartzeko edo zenbatekoa gehitzeko legitimaturiko nekazarien kasuan, berariazko dokumentazioa.
Ordainketa bakarreko eskubideen zenbatekoaren esleipena edo gehitzea dakarren epai irmo edo egintza administratibo irmoaren kopia.
IV. ERANSKINA
Nafarroako eskualde naturaz mugatuendako edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenendako laguntzaren oinarri arautzaileak
1. oinarria.–Xedea.
1. Araubide orokor bat ezartzea du xede foru agindu honek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskualde naturaz mugatuei edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenei laguntza eman, kudeatu eta kontrola dezan; laguntza hori Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren 13. neurrian dago jasota.
2. Neurri hau bideratua da mendialdeko eskualdeetan eta, mendialdetik kanpo baina naturak mugatutakoetan nekazaritzako lurren erabilera jarraiki eta jasangarria segurtatzera, eta xedea du nekazariei ordaina ematea, eskualde hauen nekazaritza ekoizpenak dituen zailtasun eta mugek ekartzen dituzten kostu osagarri eta diru-sarreren galerengatik.
2. oinarria.–Definizioak.
Foru agindu honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:
a) “Mendialdeko eskualdea” eta, mendialdekoa izan gabe “naturak bereziki mugatutako eskualdeak”: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak halakotzat hartzen dituenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera; zehazki, V. eranskinean aipatzen diren udalerriak eta fazeriak dira.
b) “Larrearen erabilerarekin bateragarriak diren espezieen abeltzaintza”: behi, ardi, ahuntz eta behor azienden ustiategiek osatzen dutena.
c) “AzLU”: Hurrengo baliokidetasun laukia aplikatuko da, espezie eta adin tarte bakoitzeko:
AZIENDA MOTA | AzLU |
Behi azienda, 2 urtetik gorakoa | 1,00 |
Behi azienda, 6 hilabetetik 2 urtera bitartekoa (barne) | 0,60 |
Behi azienda, 6 hilabetetik beherakoa | 0,40 |
Behor azienda, 6 hilabetetik gorakoa | 1,00 |
Ugalketarako ardi azienda (emeak eta hazitarakoak) eta ugalketarako ez direnak, 4 hilabetetik urtebera bitartekoak | 0,15 |
Aurrerako ahuntz azienda (emeak eta hazitarakoak) eta aurrerako ez direnak, 4 hilabetetik urtebera bitartekoak | 0,15 |
Ugalketarako zerri azienda (erregimen estentsiboan) | 0,50 |
d) “Bazkarako azalera”: nekazaritzarako azalera erabilgarria, ustiategiko aziendak bazkatzeko erabiltzen dena larratze bidez; haren barnean sartzen da ustiategiaren titularrak bakarka eta beste abeltzain batzuekin batera erabiltzen duena, halako aro batean aprobetxamendurako eskubidea izateagatik. Bazka iraunkorren (belardia, zuhaixkak dituen larrea edo arbolak dituena) azalera garbia da, azalera gordinari onargarritasun koefizientea (CAP) aplikatuta; orobat, beste bazka azalera batzuk (ereindako belardietarako erabiltzen diren alorrak edo bazka-laboreak), “aziendak larratzeko” deklaratzen direnak.
e) “Segako bazka azalera”: alor bateko nekazaritzako azalera erabilgarria, belardiak egiteko edo/eta segatuz aprobetxatzeko deklaratzen diren beste bazka-labore batzuetarako dena, ustiategian bertan kontsumitzeko edo hirugarren batzuei saltzeko erabiltzen ahal dena.
f) “Lehorreko belar-laboreak”: zerealen, olio-landareen, proteina-landareen eta lekadunen laboreak, bai eta belarrenak, lugorriak eta ereindako lugorriak ere, urtero labore txandaketa dutenak, eta NELIGSen katalogoan lehorreko alor gisa agertzen direnak. Lugorriek, onargarriak izateko, aurreko urtean laborantzan ibilitakoak izan behar dute.
3. oinarria.–Onuradunak eta aplikazio eremua.
1. Banakako nekazariek eta elkartea egina duten ustiategiek eskura dezakete laguntza hau, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako ustiategien titularrak badira, eta ustiategi horiek, osorik nahiz partez, mendialdeko edo naturak bereziki mugatutako eskualdetzat jotzen den udalerrian kokaturik badaude, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan badaude, ogibide nagusia nekazaritza duena bezala katalogaturik.
2. Titularrak pertsona fisikoak nahiz elkartea osatzen duten ustiategiak izan daitezke. Elkartea osatzen duten ustiategiak izanez gero, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira, gutxienez, sozietatearen kapitalaren %50 egiten duten kideak.
3. Foru agindu honetan ezarritako laguntzen araubidea ustiategiko nekazaritzako azalerari aplikatuko zaio, hura Nafarroako Foru Komunitateko mendialdeko edo mendialdetik kanpokoa baina naturak bereziki mugatutako eskualdekotzat jotzen den udalerrian kokaturik badago.
4. oinarria.–Laguntza eskaera.
Laguntzen eskaera bakarrean sarturik aurkeztuko da Nafarroako naturak bereziki mugatutako eskualdeentzako edo berariazko beste muga batzuk dituztenentzako urteko eskaera.
5. oinarria.–Onargarritasun baldintzak.
1. Laguntza hartu ahal izateko, onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:
a) “Jarduneko nekazaria” izatea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluak eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluak ematen dioten zentzuan.
b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan ogibide nagusia nekazaritza duena izatea.
Ogibide nagusia nekazaritza izatearen konpromisoa ez da bete gabetzat joko nekazaritza jardueraren errentak ez badu erreferentzia errentaren %15 gainditzen ezinbestekoengatik, abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuaren 17. artikuluaren arabera.
Dena den, ogibide nagusia nekazaritza izateko baldintza guztiak, guztirako errentaren %50a ustiategian lortutakoa izatearena izan ezik, betetzen dituztenek ere laguntzak jasotzen ahalko dituzte, baldin eta kasu hauetako batean badaude:
–Laguntza hauek eskatzen diren urtean edo aurrekoan hasi diren nekazari gazteak izatea.
–Lehen graduko ahaide batek laguntza hauek eskatu diren urtean edo aurrekoan ustiategia eskualdatu dien eskatzaile izatea, baldin eta aurreko titularra konpentsazio-ordainak jasotzen ari bazen eta eskualdaketa ustiategiaren ezaugarriak gehiegi aldatu gabe egin bazen.
c) Eskaera bakarraren zati bat bezala aurkeztea urteko laguntza eskaera, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarri bezala.
d) Onuradunaren ustiategiak gutxienez ere 2 hektarea izan beharko ditu Nafarroako mendialdeko eskualde gisa katalogatuta dauden udalerrietako batean, edo 2 hektarea, Nafarroan, mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualde gisa katalogatuta dauden udalerrietako batean.
e) Laguntzen araubide honetatik baztertua ez izatea.
f) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. eta 13. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea. Bereziki, tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izan beharko ditu.
2. Ezinbestekoak salbu, baldintza hauek betetzen ez badira, ez da eskatzen den urterako laguntza emanen. Ezinbestekoen berri eman beharko zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, hura gertatu eta hamar egun baliodunean gehienez ere.
3. Ezinbestekotzat jotzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluan ezarritakoak.
6. oinarria.–Kalte-ordaina har dezakeen azalera.
1. Nafarroako mendialdeko eskualde batean edo mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualde batean kokaturik dagoen ustiategiaren nekazaritzako azalera da kalte-ordaina har dezakeena, ondoren aipatzen diren muga eta salbuespenekin:
a) Ureztalurreko azalerak, ardoa ekoiztera emanak eta eskualdekatze planaren arabera lehorreko laborantzan hektarea bakoitzeko 3,2 tonatik gorako zereal errendimendua duten eremuetan belar-laboreetan erabiltzen direnak, mendialdetik kanpo kokaturik, eskualde naturaz bereziki mugatuetan.
b) Aurreko urtean erein gabeko lugorri deklaratu diren azalerak kalte-ordainetatik kanpo daude.
2. Laboreek eskualdean ohi diren metodoen bidez ezarriak izan beharko dute.
3. Europako Batzordeak onartzen badu Nafarroako 2014-2020 LGP aldatzeko proposamena, kalte-ordaina jaso dezakeen azaleraren kalkulurako, koefiziente hauek aplikatu beharko dira ustiatze sistemaren arabera:
−Larre hektarea bakoitzeko: 1.
−Gainerako laboreen hektarea bakoitzeko: 0,5.
4. Kalte-ordaina har dezakeen bazkarako azalera, hektareatan, ez da inoiz larrearekin bateragarriak diren espezieetatik ustiategian dauden azienden AzLUen balioa baino handiagoa izanen. SIMOGAN datu-basean jasotako bost balioen batez bestekoa izanen da kontuan hartuko den AzLUa, haiek laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bost hilabeteetako bakoitzeko lehenbiziko lanegunean kontabilizatuta, eta, halaber, tokian berean egindako kontrolean atzemandako balioen batez bestekoa.
7. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.
1. Laguntza sari bat da, urtekoa, eskatzailearen ustiategian kalte-ordaina har dezakeen nekazaritzako azaleran oinarriturik ematen dena.
2. Laguntzaren zenbatekoak konparazio bidez ezarri dira, kontuan harturik gastu gehigarriak eta diru-sarreren galerak halako mugak ez dituzten eskualdeen aldean. “Oinarrizko modulu” hauek ezarri dira:
Mendialdeko eskualde bitan banatu da, goi mendialdea eta mendialdea:
a) Goi mendialdea: 71,03 euro/ha.
b) Mendialdea: 51,19 euro/ha.
c) Mendialdekoa izan gabe,naturak mugatutako eskualdea: 40,06 euro/ha.
3. Europako Batzordeak onartzen badu Nafarroako 2014-2020 LGP aldatzeko proposamena, oinarri-moduluen zenbatekoak handituko lirateke, honela gelditzeko:
a) Goi mendialdea: 106,55 euro/ha.
b) Mendialdea: 77,39 euro/ha.
c) Mendialdekoa izan gabe, naturak mugatutako eskualdea: 60,09 euro/ha.
VI. eranskinean agertzen dira hiru eskualdeetako bakoitzeko udalerriak.
8. oinarria.–Diru-laguntzaren zenbatekoa nola zehaztu.
1. Urteko prima batera kalkulatuko da bi azpineurrietarako, behar den modulua aplikaturik kalte-ordaina har dezaketen azalerei, “goiko mendialdean”, “mendialdeko eskualdea” eta “mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualdean” egoteagatik.
2. Ustiategiko azalera-atalase jakin batzuen gainetik, ordainketak beheranzkoak izanen dira; beraz, eskualde bakoitzean batez beste ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, ustiategiaren tamaina hartuko da kontuan baremo honen arabera:
KALTE-ORDAINA HAR DEZAKEEN AZALERA, (hektareak) | AZALERA MODULATUA (ha) |
1. tartea: lehen 5 hektareak | %100 |
2. tartea: 5-25 hektarea | %75 |
3. tartea: 25-50 hektarea | %50 |
4. tartea: 50-100 hektarea | %25 |
5. tartea: 100 hektarea baino gehiago | %0 |
Elkartea osatzen duten ustiategietan, ogibide nagusia nekazaritza duten kideen kopuruaren arabera handituko dira tarte bakoitzeko hektareak; betiere, kide horiek ez badira, bestetik, banakako laguntza eskaera baten onuradun.
3. Behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan aurreikusten diren zehapenak aplikatu ondotik zehaztuko da zer azaleragatik ordainduko den. Azalera batez besteko zenbatekoarekin biderkatuta ateratzen den kopuruari 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako murriztapenak aplikatuko zaizkio, hurrengo portzentajeen arabera:
AzLU-ri edo hektarea kopuruari loturiko konpromisoak edo beste betebehar batzuk ez betetzeagatiko portzentajeak eta zigorren mailaketa, bete ez denaren portzentajearen arabera, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluari jarraituz |
MOTA | ELEMENTUAREN DESKRIPZIOA | EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA | SAILKAPENA (O/N/B/H) | PENALIZAZIOA | ||
Bakuna | Horrelako batzuk ez ditu betetzen | |||||
Konpromisoak/Beste betebehar batzuk | 1 | Esparru abandonatua | %0 - %1 | T | %1 | %2 |
%1 - %5 | S | %5 | %10 | |||
%5 - %20 | P | %20 | %40 | |||
%20 - %100 | B | %50 | %100 | |||
2 | Eskatutako laguntza lerroa ez dagokio esparruko NELIGS erabilerari | %0 - %1 | T | %1 | %2 | |
%1 - %5 | S | %5 | %10 | |||
%5 - %20 | P | %20 | %40 | |||
%20 - %100 | B | %50 | %100 | |||
3 | Deklaratutako produktua ez da bateragarria esparruko NELIGS erabilerarekin | %0 - %1 | T | %1 | %2 | |
%1 - %5 | S | %5 | %10 | |||
%5 - %20 | P | %20 | %40 | |||
%20 - %100 | B | %50 | %100 | |||
4 | Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako | %0 - %1 | T | %1 | %2 | |
%1 - %5 | S | %5 | %10 | |||
%5 - %20 | P | %20 | %40 | |||
%20 - %100 | B | %50 | %100 | |||
Konpromisoak ez betetzeagatiko zigorrak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera |
SAILKAPENA | DEFINIZIOA | BAZTERKETA |
Baztertzailea (E) | Laguntza emateko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituena eta, zein den kasua, laguntza mantentzekoak. | Bai, eta urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da. Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean. |
Konpromisoak edo beste betebehar batzuk |
SAILKAPENA | DEFINIZIOA | Kop. | ZEHAPENA | BAZTERKETA |
Oinarrizkoa (B) | Betetzen ez bada, bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora | 1 | Laguntzaren %50 | Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da. Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean. |
2 edo gehiago | Laguntzaren %100 | |||
Nagusia (N) | Betetzen ez bada, bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izartea onargarriak diren baliabideekin. | 1 | Laguntzaren %20 | |
2 edo gehiago | Laguntzaren %40 | |||
Bigarren mailakoa (B) | Betetzen ez bada, garrantzi txikia duena laguntza lerroaren helbururako. | 1 | Laguntzaren %5 | |
2 edo gehiago | Laguntzaren %10 | |||
Hirugarren mailakoa | Betetzen ez bada, garrantzi eskasa duena laguntza lerroaren helbururako. | 1 | Laguntzaren %1 | |
2 edo gehiago | Laguntzaren %2 |
Laguntzak emateko, onartutako eskaeretarako kalkulatzen den zenbatekoaren guztizko batura baldin bada azpineurri eta kanpaina bakoitzerako aurrekontuan dagokion kontu-sailean eskura dagoen kreditua baino gehiago, eta eskura dagoen kreditua agortu arte, hainbanaketa aplikatuko da onartutako eskatzaileen artean.
9. oinarria.–Ebaluazioa, jarraipena eta kontrola.
1. Nekazaritza Zerbitzuak eginen ditu eskaeren ebaluazioa, kontrol administratiboa eta ordainketaren ebazpen proposamena; tokian berean egin beharreko kontrola, berriz, Ikuskapenen Atalak; horretarako, behar diren egiaztapenak eginen dira, eta eskatzailea behartua dago eskatzen zaion informazio osagarri osoa ematera.
2. Eskaera egiten den urtean kanpaina horri buruz Nafarroako erregistro ofizialetan dauden datuak izanen dira laguntza kudeatzeko beharko direnak.
10. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.
1. Eskaera jaso ondoren egiaztatuko da interesdunek onuradunak izateko baldintzak betetzen ote dituzten, hau da, 5. oinarrian aipatzen diren onargarritasun baldintzak. Eskaerak zerbait falta badu, hogeita hamar eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena, jakinaraziko zaiona, eginen dela.
2. Nekazaritza Zerbitzuak eskaera ebaluaturik, ebazpena proposatuko du.
3. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak zuzenean eman eta ordainduko edo ukatuko ditu laguntzak, modu arrazoituan.
4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 18 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita, behin kontrol administratiboak eta bertatik bertarakoak eginda. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.
11. oinarria.–Laguntzak ukatzea eta zehapenak.
1. 5. oinarrian aipatzen den edozein baldintza bete ezik, laguntzak ukatuko dira.
2. Ezarritako kontrolen ondorioz egiaztatzen bada aldea dagoela eskaeraren xedeko hektarea kopuruaren eta kontrol administratiboen edo landa kontrolen ondorioz egiaztatzen den hektarea kopuruaren artean, dagozkion zehapenak jarriko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. eta 35. artikuluekin bat.
3. Ustiategiko azalerak erabat ez deklaratzeak Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 16. artikuluan aurreikusitako zehapenak ekarriko ditu.
4. Laguntzaren xedeko azalerek abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute, hartan onargarritasun baldintzak ezartzen baitira. Arau horiek bete ezean, penalizazioak jarriko dira.
5. Aurrekoez gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko da.
12. oinarria.–Oker jasotako ordainketen itzulketa.
1. Oker jasotako ordainketen kasuan, jasotzaileek haien zenbatekoak itzuli beharko dituzte Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
13. oinarria.–Laguntzen publizitatea.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera argitaratuko da onuradunen zerrenda. Onuradunei jakinaraziko zaie haien datuak aipatu erregelamenduaren 111. artikuluaren arabera argitaratuko direla, eta auditoretzak eta azterketak egiteko erakundeek har ditzaketela datuak, Batasunaren finantza interesak babestuak gelditzeko. Datuak pertsonalak direnean, onuradunei haien eskubideen berri emanen zaie, datuak babesteko arauekin eta eskubide horiek baliatzeko prozedura aplikagarriekin bat.
V. ERANSKINA
Nafarroako mendialdeko eskualdea eta naturak mugatutako eskualdea
Landa Garapenerako esparru nazionalaren bidez ezarritako mugapenarekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera, hurrengo udalerri eta fazeria hauek osatzen dute Nafarroako mendialdea eta mendialdetik kanpo naturaz bereziki mugatutako eskualdea:
1. Mendialdea.
a) Goi mendialdea (GM).
KODEA | GOI MENDIALDEKO UDALERRIA | ESKUALDEA |
003 | ABAURREGAINA | GM |
004 | ABAURREPEA | GM |
013 | AMESKOABARRENA | GM |
020 | ARAITZ | GM |
021 | ARANARATXE | GM |
022 | ARANTZA | GM |
024 | ARANO | GM |
028 | ARTZIBAR | GM |
031 | ARESO | GM |
033 | ARIA | GM |
034 | ARIBE | GM |
050 | BAZTAN | GM |
054 | BERTIZARANA | GM |
055 | BETELU | GM |
058 | AURITZ | GM |
059 | BURGI | GM |
071 | GAZTELUBERRI | GM |
081 | DONAMARIA | GM |
082 | ETXALAR | GM |
087 | ELGORRIAGA | GM |
090 | ERATSUN | GM |
093 | EZKAROZE | GM |
095 | ESPARTZA ZARAITZU | GM |
100 | EULATE | GM |
102 | EZKURRA | GM |
111 | GALOZE | GM |
112 | GARAIOA | GM |
113 | GARDE | GM |
115 | GARRALDA | GM |
117 | GOIZUETA | GM |
118 | GOÑERRI | GM |
119 | GORZA | GM |
128 | IZABA | GM |
129 | ITUREN | GM |
133 | ITZALTZU | GM |
134 | JAURRIETA | GM |
137 | LABAIEN | GM |
139 | LANA | GM |
143 | LARRAGOA | GM |
149 | LEITZA | GM |
153 | LESAKA | GM |
181 | NABASKOZE | GM |
185 | OTSAGABIA | GM |
187 | OIZ | GM |
195 | ORBAIZETA | GM |
196 | ORBARA | GM |
198 | ORONTZE | GM |
199 | OROTZ-BETELU | GM |
209 | ERROMANTZATUA | GM |
210 | ERRONKARI | GM |
211 | ORREAGA | GM |
213 | SALDIAS | GM |
221 | DONEZTEBE | GM |
222 | SARTZE | GM |
226 | SUNBILLA | GM |
239 | URDAZUBI | GM |
241 | URRAULGOITI | GM |
244 | URROZ | GM |
245 | URZAINKI | GM |
247 | UZTARROZE | GM |
248 | LUZAIDE | GM |
250 | BERA | GM |
252 | BIDANKOZE | GM |
256 | HIRIBERRI AEZKOA | GM |
259 | IGANTZI | GM |
263 | ZUBIETA | GM |
264 | ZUGARRAMURDI | GM |
502 | 02. FAZERIA | GM |
509 | 09. FAZERIA | GM |
510 | 10. FAZERIA | GM |
516 | 16. FAZERIA | GM |
518 | ERREMENDIKO FAZERIA | GM |
523 | AMESKOAKO HERMENDIA | GM |
526 | 26. FAZERIA | GM |
528 | 28. FAZERIA | GM |
535 | 35. FAZERIA | GM |
536 | 36. FAZERIA | GM |
537 | 37. FAZERIA | GM |
542 | 42. FAZERIA | GM |
545 | 45. FAZERIA | GM |
553 | ALDAPE FAZERIA | GM |
555 | 55. FAZERIA | GM |
556 | 56. FAZERIA | GM |
562 | BERRIOGOITIKO FAZERIA | GM |
563 | 63. FAZERIA | GM |
565 | 65. FAZERIA | GM |
581 | 81. FAZERIA | GM |
585 | 85. FAZERIA | GM |
586 | 86. FAZERIA | GM |
587 | 87. FAZERIA | GM |
588 | 88. FAZERIA | GM |
591 | 91. FAZERIA | GM |
603 | 103. FAZERIA | GM |
691 | ANDIMENDIA | GM |
692 | ARALAR MENDIA | GM |
693 | LOKIZ | GM |
694 | URBASA MENDIA | GM |
Europako Batzordeak onartzen badu Nafarroako 2014-2020 LGP aldatzeko proposamena, Erroko (092) eta Petilla de Aragóneko udalerriak goi mendialdeko udalerriak izanen dira aurrerantzean.
b) Mendialdea (M).
KODEA | MENDIALDEKO UDALERRIA | ESKUALDEA |
008 | AGUILAR KODES | M |
010 | ALTSASU | M |
011 | ALLIN | M |
017 | ANUE | M |
019 | AGOITZ | M |
025 | ARAKIL | M |
026 | ARAS | M |
027 | ARBIZU | M |
037 | ARRUAZU | M |
040 | ATETZ | M |
043 | AZUELO | M |
044 | BAKAIKU | M |
047 | BARGOTA | M |
049 | BASABURUA | M |
052 | BERASKOAIN | M |
063 | CABREDO | M |
073 | ZIORDIA | M |
075 | ZIRITZA | M |
083 | ETXARRI | M |
084 | ETXARRI ARANATZ | M |
091 | ERGOIENA | M |
092 | ERROIBAR | M |
094 | ESLABA | M |
096 | ESPRONTZEDA | M |
098 | ESTERIBAR | M |
101 | EZKABARTE | M |
103 | EZPOROGI | M |
110 | GALIPENTZU | M |
116 | GENEVILLA | M |
120 | GESALATZ | M |
121 | GIRGILLAO | M |
123 | UHARTE ARAKIL | M |
124 | IBARGOITI | M |
126 | IMOTZ | M |
127 | IRAÑETA | M |
130 | ITURMENDI | M |
132 | ITZAGAONDOA | M |
135 | XABIER | M |
136 | TXULAPAIN | M |
138 | LAKUNTZA | M |
140 | LANTZ | M |
141 | LAPOBLACIÓN | M |
144 | LARRAUN | M |
146 | LEATXE | M |
150 | LEOTZ | M |
151 | LERGA | M |
154 | LEZAUN | M |
156 | LIZOAIN | M |
158 | LONGIDA | M |
159 | IRUNBERRI | M |
162 | MARAÑON | M |
170 | MIRAFUENTES | M |
172 | ELO | M |
182 | NAZAR | M |
186 | ODIETA | M |
188 | OLAIBAR | M |
189 | OLATZAGUTIA | M |
192 | OLORITZ | M |
194 | OLLARAN | M |
203 | PETILLA ARAGOI | M |
214 | JAITZ | M |
219 | SANTSOL | M |
230 | TORRALBA DEL RÍO | M |
235 | UXUE | M |
236 | ULTZAMA | M |
237 | UNTZITIBAR | M |
238 | UNTZUE | M |
240 | URDIAIN | M |
242 | URRAULBEITI | M |
243 | URROTZ-HIRIA | M |
253 | BIDAURRETA | M |
261 | ESA | M |
262 | ZABALTZA | M |
265 | ZUÑIGA | M |
508 | 08. FAZERIA | M |
514 | 14. FAZERIA | M |
515 | 15. FAZERIA | M |
517 | 17. FAZERIA | M |
521 | 21. FAZERIA | M |
524 | 24. FAZERIA | M |
527 | 27. FAZERIA | M |
539 | 39. FAZERIA | M |
540 | 40. FAZERIA | M |
541 | 41. FAZERIA | M |
543 | 43. FAZERIA | M |
544 | 44. FAZERIA | M |
546 | SUARBEKO FAZERIA | M |
549 | ARISTREGIKO FAZERIA | M |
552 | 52. FAZERIA | M |
570 | 70. FAZERIA | M |
579 | 79. FAZERIA | M |
582 | 82. FAZERIA | M |
584 | 84. FAZERIA | M |
592 | 92. FAZERIA | M |
606 | 106. FAZERIA | M |
607 | 107. FAZERIA | M |
904 | IRURTZUN | M |
908 | LEKUNBERRI | M |
2. Mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualdeak.
KODEA | UDALERRIAREN EDO FAZERIAREN IZENA |
001 | ABAIGAR |
002 | ABARTZUZA |
005 | ABERIN |
009 | OIBAR |
012 | ALLO |
014 | ANTZIN |
029 | LOS ARCOS |
030 | ARELLANO |
035 | ARMAÑANTZAS |
036 | ARROITZ |
038 | ARTAXOA |
039 | ARTAZU |
041 | AIEGI |
045 | BARASOAIN |
046 | BARBARIN |
051 | BEIRE |
053 | BERBINTZANA |
061 | EL BUSTO |
065 | CAPARROSO |
067 | ZARRAKAZTELU |
069 | KASEDA |
074 | ZIRAUKI |
079 | DESOIO |
080 | DEIKAZTELU |
097 | LIZARRA |
099 | ETAIU |
104 | FALTZES |
114 | GARINOAIN |
125 | IGUZKITZA |
142 | LARRAGA |
145 | ELIZAGORRIA |
148 | LEGARIA |
155 | LEDEA |
160 | LUKIN |
161 | MAÑERU |
164 | MELIDA |
166 | MENDAZA |
167 | MENDIGORRIA |
168 | METAUTEN |
171 | MIRANDA ARGA |
174 | MORENTIN |
175 | MUES |
177 | MURIETA |
178 | MURILLO EL CUENDE |
179 | MURILLO EL FRUTO |
184 | OKO |
190 | OLEXOA |
191 | ERRIBERRI |
197 | ORISOAIN |
200 | OTEITZA |
204 | PIEDRAMILLERA |
205 | PITILLAS |
207 | PUIU |
212 | ZARE |
216 | ZANGOZA |
217 | SAN MARTIN UNX |
220 | SANTAKARA |
224 | SESMA |
225 | SORLADA |
227 | TAFALLA |
231 | TORRES DEL RÍO |
251 | VIANA |
255 | VILLAMAYOR DE MONJARDIN |
257 | VILLATUERTA |
260 | DEIERRI |
511 | 11. FAZERIA |
522 | 22. FAZERIA |
529 | ARANBELTZAKO FAZERIA |
530 | 30. FAZERIA |
531 | BARBARINGO ETA OLEXOAKO KOMUNITATEA |
532 | 32. FAZERIA |
538 | 38. FAZERIA |
567 | JURRAMENDIKO FAZEROA, AZKETA ETA URBIOLA |
571 | 71. FAZERIA |
574 | 74. FAZERIA |
575 | 75. FAZERIA |
576 | 76. FAZERIA |
583 | 83. FAZERIA |
604 | 104. FAZERIA |
608 | 108. FAZERIA |
690 | ERREGE BARDEA |
VI. ERANSKINA
Naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko kalte-ordainak
1. oinarria.–Laguntzaren deskripzioa.
Konpentsazio bat da, Nafarroako naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiz Nafarroan halako eremu batzuk babestuak deklaratzeagatik gaur egun Natura 2000 Sarean dauden tokietan jarduera ekonomikoari ezartzen zaizkion mugapenen ondorioz.
2. oinarria.–Laguntza mota.
1. Laguntza gisa, hektarea bakoitzeko ordainketa bat egiten zaie toki entitateei, baldin eta betetzen badituzte onargarritasun irizpideak, konpromisoak eta 3. eta 4. oinarrietako murriztapenak.
2. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako araubidea erabiliz emanen dira.
3. oinarria.–Onargarritasun baldintzak.
Laguntza eskatzeko epea bukatzean baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileei baizik ez zaizkie laguntzak emanen:
Onuradunak:
a) Toki entitateak izan beharko dira, babestuak deklaraturik gaur egun Natura 2000 Sarean dauden eremuen titularrak.
Ustiategia:
b) Eremu babestua deklaratzean ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da eskatutako azalera. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori:
1. Pitillasko Natur Erreserba eta inguruko babes eremua.
2. Larrako Natur Erreserba.
3. Aztaparretako Erreserba Integrala eta Ukerdiko Erreserba Integrala.
4. Orgiko oihaneko Aisiarako Natur Eremua.
5. Las Cañasko urtegiko Natur Erreserba.
6. NELIGSen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako.
4. oinarria.–konpromisoak eta mugapenak.
Neurri honi atxikitzen zaizkion titularrek ondoko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte:
a) Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, eskabide bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.
b) Urteko eskabidean, adieraztea ustiategiko zer lurzati den laguntzaren xedeko eta haietarako laguntza eskatzea.
c) Eman eta hartutako diru-laguntzak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.
d) Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako mugapena betetzea. Hona zein diren:
1. Pitillasko Natur Erreserban eta inguruko babes eremuan, herrilurrak ez luberritzea ezta lantzea ere eskaeraren urtean.
2. Larrako Natur Erreserban, Aztaparretako Erreserba Integralean eta Ukerdiko Erreserba Integralean ez zur, ez egur, ez onddo aprobetxamendurik ez egitea eskaeraren aurreko urtean.
3. Orgiko oihaneko Aisiarako Natur Eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea, 2015eko abuztuaren 31tik 2016ko abuztuaren 31 arte.
4. Las Cañasko urtegiko Natur Erreserban larreak ez aprobetxatzea eskaeraren urtean.
5. oinarria.–Araubidean sartzea eta laguntzaren zenbatekoa.
1. Laguntzaren araubidean sartzeko eskaerak laguntzen eskabide bakarrean aurkeztuko dira. Urtero laguntza ematen ahalko zaie 3. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei. Laguntzaren eskabideak ebaluatuko dira, eta organo eskudunak onartu edo ukatuko ditu 6 hilabeteko epean, ebazpen baten bidez. Epe hori igarota, administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira. Emateko eta ordaintzeko administrazio-egintza (6. oinarria) bakarra izanen da ebazpen berean.
2. Kontzesioaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: eremu bakoitzerako hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider zehazturiko azalera, administrazio kontrolak eta bertatik bertarakoak egin ondoren eta behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik jartzen diren zigorrak aplikatu baino lehen.
3. Hona hemen eremu bakoitzerako zenbateko unitarioa:
a) 200 euro/ha Pitillasko Natur Erreserbarako eta inguruko babes eremurako.
b) 34,95 euro/ha Larrako Natur Erreserbarako.
c) 34,95 euro/ha Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integraletarako.
d) 137 euro/ha Orgiko oihaneko Aisiarako Natur Eremurako.
e) 102 euro/ha Las Cañasko urtegiko Natur Erreserbarako.
6. oinarria.–Urteko ordainketak.
1. Onuradunek urtero eskatu behar dute ordainketa laguntzaren eskabide bakarraren bidez. Laguntza jasotzeko, 3. oinarriko baldintzak eta 4. oinarriko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte.
2. Ordainketaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider ordaintzeko kontuan hartutako azalera, kasuan kasuko kontrol administratibo eta landa kontrol guztiak egin ondoren, eta oinarri arautzaile hauen VII. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatu ondoren.
7. oinarria.–Bateraezintasunak.
1. Laguntza hau ez da bateraezina Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programako beste laguntza batzuekin, ezta laguntza zuzenekin ez Greening-en ordainketekin ere.
8. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea.
3. eta 4. oinarrietan zehaztatutako ez-betetzeak honako taula honetan tipifikatzen dira, eta haiei dagokien zehapena VII. Eranskinean zehazten.
EZ-BETETZE MOTA | |
Baztertzailea (E) | Onartua izateko baldintzak. 3. oinarria. a) Toki entitateak izan beharko dira, babestuak deklaraturik gaur egun Natura 2000 Sarean dauden eremuen titularrak. a) Eremu babestua deklaratzean ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da eskatutako azalera. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori: 1. Pitillasko Natur Erreserba eta inguruko babes eremua. 2. Larrako Natur Erreserba. 3. Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integrala. 4. Orgiko oihaneko Aisiarako Natur Eremua. 5. Las Cañasko urtegiko Natur Erreserba. b) NELIGSen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako. Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 4. oinarria. a) Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, eskabide bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean. b) Urteko eskabidean, adieraztea ustiategiko zer lurzati den laguntzaren xedeko eta haietarako laguntza eskatzea. c) Eman eta hartutako diru-laguntzak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea. d) Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako mugapena betetzea. Hona zein diren: 1. Pitillasko Natur Erreserban eta inguruko babes eremuan, herrilurrak ez luberritzea ezta lantzea ere. 2. Larrako Natur Erreserban, Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integralean eta Orgiko oihaneko Aisiarako Natur Eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea. Gainera, Larrako Natur Erreserban eta Aztaparretako Erreserba Integralean onddo aprobetxamendurik ez egitea. 3. Las Cañasko urtegiko Natur Erreserban larreak ez aprobetxatzea. |
2. Behar baino azalera gehiago deklaratzeari buruzko neurriak bete ezik, murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan ezarritakoarekin bat. Erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren aplikazio-xedapenak ezarri ziren. Beste konpromiso eta betebehar batzuk ez betzeari dagozkienek, erregelamendu beraren 35. artikuluari jarraikiz, VII. eranskinean deskribaturiko zigorrak ekarriko dituzte.
VII. ERANSKINA Penalizazioak eta konpromisoak ez betetzearen konpromisoak, batzordearen 640/2014 erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera Onartua izateko baldintzak/irizpideak |
SAILKAPENA | DEFINIZIOA | ZEHAPENA | BAZTERKETA |
Baztertzailea (E) | Laguntza emateko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituena eta, zein den kasua, laguntza mantentzekoak. | Laguntzaren %100 | Bai, eta urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da. Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean. |
Konpromisoak edo beste betebehar batzuk |
SAILKAPENA | DEFINIZIOA | Kop. | ZEHAPENA | BAZTERKETA |
Oinarrizkoa (B) | Betetzen ez bada, bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora irauten dute edo zail da haiek bukatzea | 1 | Laguntzaren %50-%100 | Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik; horietan, gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean. Halakoetan, urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da. |
2 edo gehiago | Laguntzaren %100 | |||
Nagusia (N) | Betetzen ez bada, bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izartea onargarriak diren baliabideekin. | 1 | Laguntzaren %20 | |
2 edo gehiago | Laguntzaren %40 | |||
1 edo gehiago | Laguntzaren %40 | |||
Bigarren mailakoa (B) | Aitzineko definizioetara egokitzen ez dena. | 1 edo gehiago | Laguntzaren %5 | |
2 edo gehiago | Laguntzaren %10 | |||
1 edo gehiago | Laguntzaren %10 |
Zigorrak eta konpromisoak ez betetzearen portzentajeak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera |
EZ-BETETZEAREN DESKRIBAPENA | EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA | SAILKAPENA | % GUTXIAGO | |
Bete gabearen % ZENBATETIK | Bete gabearen % ZENBATERA | |||
Esparru abandonatua | 0 | 20 | Nagusia | 20 |
20 | 100 | Oinarrizkoa | 100 | |
Eskatutako laguntza lerroa bateragarria da esparruko NELIGS erabilerarekin | 0 | 50 | Nagusia | 20 |
50 | 100 | Oinarrizkoa | 50 | |
Produktua bateragarria deklaratua esparruko NELIGS erabilerarekin | 0 | 50 | Nagusia | 20 |
50 | 100 | Oinarrizkoa | 50 | |
Barrutian deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako | 0 | 100 | Bigarren mailakoa | 5 |
Produktu ikuskatua, laguntzarako lerroan onargarria dena, baina adierazitakoa ez bestelakoa eta beste talde batekoa baita | 0 | 100 | Nagusia | 20 |
VIII. ERANSKINA
Nekazaritza ekologikoa
Hauek dira zenbateko unitarioak eta baliokidetzako koefizienteak, 104/2016 Foru Aginduaren arabera indarra dutenak eta Nafarroako 2014-2020 LGPan onetsitakoak:
LABORANTZA MOTA | ZENBATEKO UNITARIOAK. MANTENTZEA (euroak/ha) | ZENBATEKO UNITARIOAK. ALDATZEA (euroak/ha) |
Ebakitzeko belar laboreak eta bazka-laboreak lehorreko lurretan. Hektarea bakoitzeko 2,2 tonakoa edo gutxiagoko errendimendua duten udalerriak | 60 | 90,18 |
Ebakitzeko belar laboreak eta bazka-laboreak lehorreko lurretan. Hektarea bakoitzeko 2,2 tonatik 3,7 tonara bitarteko edo 3,7 tonako errendimendua duten udalerriak | 128 | 149,3 |
Ebakitzeko belar laboreak eta bazka-laboreak lehorreko lurretan. Hektarea bakoitzeko 3,7 tonatik gorako errendimendua duten udalerriak | 170 | 196,31 |
Ebakitzeko belarkiak eta bazka-laboreak ureztalurretan | 200 | 240,56 |
Landare usaintsuak, sendabelarrak eta tindatzekoak | 225 | 260,84 |
Arroza | 250 | 289,98 |
Aire ageriko barazkiak eta berotegietakoak | 600 | 600 |
Fruitu oskoldunak | 225 | 259,09 |
Ardotarako mahatsa | 350 | 417,85 |
Olibondoak | 340 | 398,7 |
Fruta-arbolak | 525 | 690,51 |
Ustiategi bateko larratzeak nekazaritza ekologikoan | 162,18 | 174,53 |
Europako Batzordeak onartuz gero Nafarroako 2014-2020 LGP aldatzeko proposamena, zenbateko eta baliokidetza koefiziente hauek aplikatuko lirateke:
LABORANTZA MOTA | ZENBATEKO UNITARIOAK. MANTENTZEA (euroak/ha) | ZENBATEKO UNITARIOAK. ALDATZEA (euroak/ha) |
Ebakitzeko belar laboreak eta bazka-laboreak lehorreko lurretan. Hektarea bakoitzeko 2,2 tonakoa edo gutxiagoko errendimendua duten udalerriak | 90,18 | 112,26 |
Ebakitzeko belar laboreak eta bazka-laboreak lehorreko lurretan. Hektarea bakoitzeko 2,2 tonatik 3,7 tonara bitarteko edo 3,7 tonako errendimendua duten udalerriak | 149,30 | 177,22 |
Ebakitzeko belar laboreak eta bazka-laboreak lehorreko lurretan. Hektarea bakoitzeko 3,7 tonatik gorako errendimendua duten udalerriak | 196,31 | 224,91 |
Ebakitzeko belarkiak eta bazka-laboreak ureztalurretan | 240,56 | 272,43 |
Landare usaintsuak, sendabelarrak eta tindatzekoak. | 225,47 | 260,84 |
Arroza | 289,98 | 332,85 |
Aire ageriko barazkiak eta berotegietakoak | 600,00 | 600,00 |
Fruitu oskoldunak | 225.00 | 259,09 |
Ardotarako mahatsa | 417,85 | 503,16 |
Olibondoak | 398,70 | 481,72 |
Fruta-arbolak | 690,51 | 831,34 |
Ustiategi bateko larratzeak nekazaritza ekologikoan | 174,53 | 208,86 |
Baratzeko landareetarako mintegiak | 1.200,00 | 1.200,00 |
LABORANTZA MOTA | APLIKATUTAKO KOEFIZIENTEAK. MANTENTZEA | APLIKATUTAKO KOEFIZIENTEAK. ALDATZEA |
Ebakitzeko belar laboreak eta bazka-laboreak lehorreko lurretan. Hektarea bakoitzeko 2,2 tonakoa edo gutxiagoko errendimendua duten udalerriak | 0,1 | 0,15 |
Ebakitzeko belar laboreak eta bazka-laboreak lehorreko lurretan. Hektarea bakoitzeko 2,2 tonatik 3,7 tonara bitarteko edo 3,7 tonako errendimendua duten udalerriak | 0,213 | 0,249 |
Ebakitzeko belar laboreak eta bazka-laboreak lehorreko lurretan. Hektarea bakoitzeko 3,7 tonatik gorako errendimendua duten udalerriak | 0,283 | 0,327 |
Ebakitzeko belarkiak eta bazka-laboreak ureztalurretan | 0,333 | 0,401 |
Landare usaintsuak, sendabelarrak eta tindatzekoak | 0,375 | 0,435 |
Arroza | 0,416 | 0,483 |
Aire zabaleko barazkiak eta berotegietakoak | 1 | 1 |
Fruitu oskoldunak | 0,375 | 0,432 |
Ardotarako mahatsa | 0,583 | 0,696 |
Olibondoak | 0,566 | 0,664 |
Fruta-arbolak | 0,875 | 1,15 |
Ustiategi bateko larratzeak nekazaritza ekologikoan | 0,27 | 0,291 |
Baratzeko landareetarako mintegiak | 2 | 2 |
IX. ERANSKINA
Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzak, Landa garapeneko 2014-2020 Programaren barrukoak. Oinarri arautzaileak
1. oinarria–Alderdi orokorrak.
1. Laguntza hauetan aplikatzekoak izanen dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren I. titulua, “Alderdi orokorrak” eta IV. titulua, “Xedapen komunak”. Foru agindu horren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude (2016ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 22koa).
2. Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza Nafarroako LGP 2014-2020 aldatzeko proposamenean sartu da, eta deialdia Europako Batzordeak aldaketa onesten badu onetsiko da.
2. oinarria.–Laguntzaren deskripzioa.
Laguntza hau konpentsazio bat da, bazkalekuen edo barrutien larre aprobetxamendua esleitua duten ardi aziendako abeltzaintza ustiategien titularrentzat, Nafarroako hegoaldeko estepako nekazaritza sistemetan larratzeko debekuek eta betebeharrek eragindako kostu gehigarriei eta diru-sarreren galerei aurre egiteko, bereziki Nafarroako estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuetan (AICAENA).
3. oinarria.–Laguntza mota.
1. Laguntza gisa, hektarea bakoitzeko prima bat ordaintzen zaie ustiategien titularrei, baldin eta bost urtez betetzen badituzte onargarritasun irizpideak, konpromisoak eta 3. eta 4. oinarrietako murriztapenak.
2. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako araubidea erabiliz emanen dira.
4. oinarria.–Onargarritasun baldintzak.
Laguntzak, soil-soilik, emanen dira laguntza eskatzeko epea bukatzen denean eta konpromisoak irauten duen bitartean ondoko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei.
Onartua izateko baldintzak:
Onuradunak:
a) Ardi aziendako abeltzaintzako ustiategi baten titularra izatea.
b) Bazkaleku/barruti bateko larre aprobetxamendua esleitua izatea laguntza eskatzen den urtean.
c) Bazkaleku/barrutiaren esleipena/titulartasuna aurkeztea, agiri hori eskabide bakarrean laguntza eskaerari erantsiz.
d) Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzen araubidetik baztertua ez izatea.
Ustiategia:
e) Bazkalekua/barrutia kokatua izatea udalerri hauek eratzen duen lerrotik hegoaldera dauden udalerrietako batean (denak barne): Viana, Bargota, Armañanzas, Santsol, Los Arcos, Barbarin, Arroitz, Arellano, Deikaztelu, Morentin, Aberin, Villatuerta, Mendigorria, Larraga, Tafalla, Erriberri, Beire, Pitillas, Santacara, Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu.
f) Lurraren erabilera izatea “lur goldagarria”, lehorrekoa, edo larreak.
5. oinarria.–Konpromisoak.
Neurri honi atxikitzen zaizkion titularrek ondoko konpromisoak bete beharko dituzte gutxienez 5 urtez:
1. Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, laguntza eskabide bakarrean, Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 Erregelamendu Delegatuan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.
2. Urteko eskabidean, adieraztea ustiategiko zer lurzati den laguntzaren xedeko eta haietarako laguntza eskatzea.
3. Urtero eustea norberaren konpromisoko azaleraren %90ko azalera hautagarriari gutxienez.
4. Eman eta hartutako diru-laguntzak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.
5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak agintzen dizkien prestakuntza-ekintzetan parte hartzea.
6. Neguko debekua: eskaera egiten den urteko azaroaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 31ra ezin izanen da abeltzaintzako aprobetxamendurik egin larreen eta lehorreko lurren eremuetan.
7. Udako debekua: eskaera egiten den urteko ekainaren 1etik abuztuaren 31ra ezin izanen da abeltzaintzako aprobetxamendurik egin larreen eta lehorreko lurren eremuetan.
8. Nahitaezko larratzea: 20 egunez gutxienez, eskaera egiten den urteko irailaren 1etik urriaren 31ra.
Neguko nahiz udako debekuak eta nahitaezko larratzeak “abereen jatorri eta osasun gidak” erabiliz eta bertatik bertarako ikuskapenak eginez kontrolatuko dira.
6. oinarria.–Araubidean sartzea eta laguntzaren zenbatekoa.
1. Laguntzaren araubidean sartzeko eskaerak laguntzen eskabide bakarrean aurkeztuko dira. 5 urterako urteko laguntza ematen ahalko zaie 3. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei. Laguntzaren eskabideak ebaluatuko dira, eta organo eskudunak onartu edo ukatuko ditu 6 hilabeteko epean, ebazpen baten bidez. Epe hori igarota, administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira.
2. Kontzesioaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: zenbateko unitarioa, 7,65 euro hektareako, bider zehazturiko azalerak, administrazio kontrolak eta tokian bertakoak egin ondoren eta behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik jartzen diren zigorrak aplikatu baino lehen.
Larreen kasuan, azalera hautagarria zehazteko larreen onargarritasunaren koefizientea erabiliko da.
3. Onuradun bakoitzari emaniko laguntzaren zenbateko osoa gehieneko muga izanen da, konpromisoaldiaren hurrengo urteetan kobratzeko eskaerari aplikatzeko orduan.
7. oinarria.–Ordainketarako eskaerak eta urteroko ordainketak.
1. 5 urteko laguntzaren onuradunek urtero eskatu behar dute hura ordaintzeko laguntzaren eskabide bakarraren bidez. Laguntza jasotzeko, 3. oinarriko baldintzak eta 4. oinarriko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte.
2. Ordainketaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider ordaintzeko kontuan hartutako azalera, kasuan kasuko kontrol administratibo eta landa kontrol guztiak egin ondoren, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarri arautzaileen III. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatu ondoren.
8. oinarria.–Bateraezintasunak eta hautatzeko irizpideak.
1. Laguntza hau ez da bateraezina Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programako beste laguntza batzuekin, ezta laguntza zuzenekin ez Greening-en ordainketekin ere.
2. Eskatzaileen arteko lehentasun irizpidea ondoko taulan deskribatzen den baremazioaren emaitza izanen da.
HAUTATZEKO IRIZPIDEA | BAREMAZIOA | ||
Izenburua | Azalpena | Puntuazioa, gehienez ere | Kalkulua edo graduazioa |
Nafarroako Foru Komunitatean estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuen barnean (AICAENA), 1. mailako lehentasunezkoetan, dagoen azalera hartuaren portzentajea. | Nafarroako Foru Komunitatean estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuen barnean (AICAENA 1 ) dagoen azalera hartuaren portzentajea.1azalera hartu osoarekiko, 1. mailako lehentasuna duten eremuak soilik kontuan hartuta. Ondorio horietarako, 1. mailako lehentasuneko eremu horiek hauek dira: AE 5, AE 6, AE 8 a1, AE 8 e1, AE 8 c, AE 21 eta AE 22. | 150 | %0 0 puntu 0-%10 50 puntu %10etik gora 150 puntu |
Nafarroako Foru Komunitatean estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuen barnean (AICAENA), 2. mailako lehentasunezkoetan, dagoen azalera hartuaren portzentajea. | Nafarroako Foru Komunitatean estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuen barnean (AICAENA) dagoen azalera hartuaren portzentajea, hartutako guztizko azalera kontuan hartuta, 2. mailako lehentasuna duten eremuak soilik kontuan hartuta. Ondorio horietarako, 2. mailako lehentasuneko eremu horiek hauek dira: AE 3, AE 4, AE 8 b1, AE 8 d, AE 11, AE 12 1, AE 12 2, AE 14, AE 15, AE 17, AE 18 1, AE 19 1 eta AE 20. | 100 | %0 0 puntu 0-%10 40 puntu %10etik gora 100 puntu |
Nafarroako Foru Komunitatean estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuen barnean (AICAENA), 3. mailako lehentasunezkoetan, dagoen azalera hartuaren portzentajea. | Nafarroako Foru Komunitatean estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuen barnean (AICAENA) dagoen azalera hartuaren portzentajea, hartutako guztizko azalera kontuan hartuta, 3. mailako lehentasuna duten eremuak soilik kontuan hartuta. Ondorio horietarako, 3. mailako lehentasuneko eremu horiek hauek dira: AE 1, AE 2, AE 7, AE 8 a2, AE 8 e2, AE 13 1, AE 16, AE 18-2, AE 19-2 eta AE 19-3. | 50 | %0 0 puntu 0-%10 20 puntu %10etik gora 50 puntu |
Neurriaren babesean dagoen azalera handiena duten ustiategiak. | Laguntzan eskatutako azalera onargarria zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izanen da lehentasuna. | 50 | 50 x babeseko azalera / 2000 |
Udalerritik mugitzen diren abere taldeak. | Laguntza ustiategia kokatua dagoen udalerriaz beste bateko bazkaleku/barruti batean deklaratzen duten ustiategiei lehentasuna emanen zaie. | 50 | Ustiategia kokatuta dagoen udalerritik kanpoa mugitzen bada: 50 puntu |
Eskaera batek LGENFen laguntza jaso ahal izateko, 60 puntu lortu beharko ditu gutxienez. | |||
(1) Amaieran mapa bat dago, Nafarroako Foru Komunitatean estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuak eta haien kodeak, izena, banaketa eta hierarkizazioa jasotzen dituena. Mapa horretan ageri diren AE 8 b2, AE 9 eta AE 10 eremuak hautatzeko irizpideen taulatik kanpo gelditu dira. Horregatik, eremu horietako asko berriki ureztalur bihurtu direnez, estepako hegaztien ikuspuntutik interesa galdu dute eta orain ez dira lehentasunezko eremuak. | |||
9. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea.
3. eta 4. oinarrietan zehaztutakoaren ez-betetzeak ondoko taulan bild dira, eta bakoitzari dagokion zehapena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarri arautzaileen III. eranskinean jaso da. Foru agindu horren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude (2016ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 22koa).
EZ-BETETZE MOTA | |
Baztertzailea Oinarrizkoa | Onartua izateko baldintzak. 3. oinarria. Onuradunak: a) Ardi aziendako abeltzaintzako ustiategi baten titularra izatea. b) Bazkaleku/barruti bateko larre aprobetxamendua esleitua izatea laguntza eskatzen den urtean. c) Bazkaleku/barrutiaren esleipena/titulartasuna aurkeztea, agiri hori eskabide bakarrean laguntza eskaerari erantsiz. d) Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzen araubidetik baztertua ez izatea. Ustiategia: e) Bazkalekua/barrutia kokatua izatea udalerri hauek eratzen duen lerrotik hegoaldera dauden udalerrietako batean (denak barne): Viana, Bargota, Armañanzas, Santsol, Los Arcos, Barbarin, Arroitz, Arellano, Deikaztelu, Morentin, Aberin, Villatuerta, Mendigorria, Larraga, Tafalla, Erriberri, Beire, Pitillas, Santacara, Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu. f) Lurraren erabilera izatea “lur goldagarria”, lehorrekoa, edo larreak. Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 4. oinarria. 1. Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, laguntza eskabide bakarrean, Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/640 Erregelamendu Delegatuan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean. 2. Urteko eskabidean, adieraztea ustiategiko zer lurzati den laguntzaren xedeko eta haietarako laguntza eskatzea. 3. Urtero eustea norberaren konpromisoko azaleraren %90ko azalera hautagarriari gutxienez. 4. Eman eta hartutako diru-laguntzak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea. 5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak agintzen dizkien prestakuntza-ekintzetan parte hartzea. 6. Neguko debekua: eskaera egiten den urteko azaroaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 31ra ezin izanen da abeltzaintzako aprobetxamendurik egin larreen eta lehorreko lurren eremuetan. 7. Udako debekua: eskaera egiten den urteko ekainaren 1etik abuztuaren 31ra ezin izanen da abeltzaintzako aprobetxamendurik egin larreen eta lehorreko lurren eremuetan. 8. Nahitaezko larratzea: 20 egunez gutxienez, eskaera egiten den urteko irailaren 1etik urriaren 31ra. |
Behar baino azalera gehiago deklaratzeari buruzko neurriak bete ezik, murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan ezarritakoarekin bat. Erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren aplikazio-xedapenak ezarri ziren. Batzordearen martxoaren 11ko 649/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 35. artikuluaren araberako beste konpromiso edo betebehar batzuk ez betetzeak zigorrak ezartzea ekarriko du, zehazki Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarri arautzaileen IV. eranskinean deskribatutakoak.
Nafarroako Foru Komunitatean estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuen mapa deskargatu (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1705616
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
