2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Laburpena, Zizur Nagusiko Udalak 2017ko martxoaren 30eko osoko bilkuran hartu erabakiarena. Erabaki horren bidez “Inicia proiektua 2017”, autoenplegua babesteko eta sustatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8.º artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testua Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 345351.
a) Onuradunak: beren enpresa jarduera Zizur Nagusiko udalerrian gauzatzen duten langile autonomoak, 2016ko abenduaren 1etik 2017ko urriaren 31 bitarte, eta 2016. urtean eskabidea epe eta forma egokietan aurkeztu zuten langileak, baina, aurrekontuko partida agortu zelako, zegokiena erabat edo hein batean jaso ez zutenak.
b) Xedea: autoenpleguaren bidezko ekimenen sorrera sustatzea eta edozein motatako ekimen berritzaileak abiarazten laguntzea.
c) Oinarri araurzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Zizur Nagusiko Udalaren webgunean (http://www.zizurmayor.es/eu/).
d) Zenbatekoa: 9.000 euro.
e) Eskabideak aurkezteko epea: deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko urriaren 31n bukatuko da, 14:30ean.
Zizur Nagusian, 2017ko apirilaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1705583