92. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Zizur Nagusiko Udalak 2017ko martxoaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiarena. Erabaki horren bidez onetsi zen 2017. urtean pertsona langabetuen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen deialdia

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8.º artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testua Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 345471.

a) Onuradunak: enpresak, bere forma juridikoa edozein dela ere, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik eta Zizur Nagusian gutxienez urtebetez erroldaturik dauden eta oinarrietan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituzten langabeak kontratatzen dituztenak.

b) Xedea: kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea eta enplegu egonkortasuna.

c) Oinarri erregulatzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Zizur Nagusiko Udalaren webgunean (http://www.zizurmayor.es/eu/).

d) Zenbatekoa: 8.000 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko urriaren 31n bukatuko da, 14:30ean.

Zizur Nagusian, 2017ko apirilaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1705582