92. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Noain Elortzibarko Udalaren kirol instalazioetan udalaren Kirol Patronatuak kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, 44. ordenantza. Hasierako onespena.

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udalaren kirol instalazioetan Noaingo Udalaren Kirol Patronatuak kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa, 44. ordenantza.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2017ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1704801