92. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak, etxezain lanpostuen deialdien behin betiko emaitzen kontrakoak eta etxezain lanpostuetan aritzeko izangai zerrenden kontrakoak.

Etxezain lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko prozedura bat abiatu zen, bata, aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Prozedura horretan Joaquín Larrea Zabalo jaunak gora jotzeko errekurtso bat jarri du deialdiaren behin betiko emaitzen kontra (2017ko urtarrilaren 19an argitaratuak), eta Rocío López Canós andreak beste bat aurkeztu du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 137/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, etxezain lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak onetsi ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko apirilaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1704461