2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Alkatearen eta zinegotzien ordainsariak
Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, toki entitate horretako Alkatetzaren eta zinegotzien ordainsariak onetsi zituen. Erabaki hori 2017ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3an.
Oharturik alkatetzaren ordainsariari dagokionez transkripzio akatsa bazela, 2017ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, gehiengo osoz onetsi zen behar den zuzenketa egitea.
Hau dioen lekuan:
Bigarrena.–Alkatearentzat hogeita hamabost mila eta berrogeita hamalau euro eta laurogei eta sei zentimoko (35.054,86 euro) ordainsari gordina onestea urteko, hamalau hilekotan ordaintzekoa. Ordainsari horrek 2017ko urtarrilaren 21etik aitzina izanen du indarra, eta lanbide arteko gutxieneko soldatak izandako aldaketaren arabera eguneratuko da.
Honela behar du:
Bigarrena.–Alkatearentzat hogeita hamazazpi mila eta seiehun eta hirurogeita sei euro eta laurogei eta hamabi zentimoko (37.666,92 euro) ordainsari gordina onestea urteko, hamalau hilekotan ordaintzekoa. Ordainsari horrek 2017ko urtarrilaren 21etik aitzina izanen du indarra, eta lanbide arteko gutxieneko soldatak izandako aldaketaren arabera eguneratuko da.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Noain Elortzibarren, 2017ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1704800