92. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Jarduerarako lizentzia

Lázaro Miguel Zubiríak jarduera sailkatuaren lizentzia eskaera aurkeztu zuen, 2017ko apirilaren 5ean, zerriak gizentzeko haztegia ezartzeko Valtriguera alderdian (katastroaren arabera 9. poligonoko 1929. lurzatian) eta Udalak dagokion espedientea tramitatu du.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluarekin eta haren erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68. artikuluarekin bat etorriz, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Informazio honen xedea den espedientea eskuragarri dago eta udal bulegoetan kontsulta daiteke, bulegoak irekita dauden orduetan.

Zarrakaztelun, 2017ko apirilaren 18an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1704885