92. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana 21. poligonoko 84, 87 eta 88. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2017ko apirilaren 20ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 21. poligonoko 84, 87 eta 88. lurzatien xehetasun azterlana, Jesús María Viguri Goicoechea jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2017ko apirilaren 20an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1704895