2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena
Arruazuko Udalak, 2017ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, 1/2017 aldaketaren espedientea onetsi zuen hasiera batean Udalaren 2017ko aurrekontuan, kreditu berezia sartzeko.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Uharte Arakilen, 2017ko apirilaren 21ean.–Alkate udalburua, Peio Betelu Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L1704911