92. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko

(Alkatetzaren /2017 Ebazpena).

Lizarrako Udaleko alkateak ebazpena eman du 2017ko maiatzaren 5ean. Hona hemen testua:

Izangai onartuen behin betiko zerrenda.

Erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiaren 4.4 oinarriaren arabera (2017ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 11n), instantziak aurkezteko epea iraganik eta baztertutako izangairik ez dagoela aintzat hartuz, alkatetza honek erabaki du,

1.–Izangai onartuen behin betiko zerrenda hau onestea, haien NAN zenbakiaren bidez identifikatuak:

NAN zenbakia 29141155V.

NAN zenbakia 72681478Y.

2.–Oposizioaldiko data 2017ko maiatzaren 22a izatea, astelehena, goizeko 9:00etan, Lizarrako Udaletxeko Batzorde Aretoan.

3.–Epaimahaiaren osaera aldatzea. Honako kide hauek izanen ditu:

–Epaimahaiko burua: Koldo Leoz Garciandia, Lizarrako Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Emma Ruiz Sanz, Lizarrako Udaleko lehen alkateordea.

–Mahaikidea: María Teresa Echarri San Martín, Lizarrako Udaleko kontu-hartzailea.

–Ordezkoa: María Asunción Aramendia Gastón, Lizarrako Udaleko kontu-hartzailea.

–Mahaikidea: Fernando Ramírez Gorría, Jurramendiko Mankomunitateko teknikaria.

–Ordezkoa: Jurramendiko Mankomunitateko teknikaria

–Mahaikidea: langileen ordezkaria.

–Ordezkoa: langileen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: José Luis Navarro Resano, Lizarrako Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: -.

4.–Ebazpen hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, organo kolegiatu horrek egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Lizarran, 2017ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1705513