1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
33E/2017 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez “Nafarroako Gobernuaren ahalmen handiko zuntz optikoaren sarea hedatzeko proiektu teknikoa”-ren onespen teknikoa ematen da, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen da. Zerrenda ebazpen honen eranskin gisa ageri da.
Azpiegituren eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak “Nafarroako Gobernuaren ahalmen handiko zuntz optikoaren sarea hedatzeko proiektu teknikoa” aurkeztu du, onetsia izan dadin. Nafarroako Gobernuaren larrialdietarako TETRA telekomunikazio sarerako (trunking digitaleko erradiotelefonia sarea) sortu da proiektua. Horren ondorioz, proiektua beharrezkoa da telekomunikazioen zerbitzu publiko bat emateko. Izan ere, Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, babes zibilaren arloko zerbitzuek izaera hori dute.
Proiektuaren irismen osoa da behar diren obrak gauzatu eta instalatzea zuntz optikoko konexio bat egiteko, Noainen (AP-15 eta A-21 errepideen gurutzegunean) dagoen kutxetaren eta Elomendiko tontorrean dagoen eraikinaren artean.
Proiektuak Elon (zehazki, Elomendiko tontorrean) garatuko den obra zibilari emanen dio sostengua.
Kanalizazio berri bat egin nahi da Iberdrolarena den 14 zenbakiko kutxetatik Nafarroako Gobernuaren zentroko sarrera kutxetaraino. Kanalizazio berri horretarako, 7 kutxeta berri eraikiko dira, eta zuntz optikoko 231,7 metro lineal hedatuko dira.
Obra horren ondorioz, lurpeko kanalizazioko bide zortasun bat ezarri nahi da. Zortasuna azalera-unitatetan adierazten da, hau da, metro koadrotan. Instalazio mota horretarako, 3 metro zabaleko zerrenda bat ezartzen da, eta horren ondorioz zortasunak ukitzen duen azalera 696 m²-koa da. Bestetik, kalkulatu da jabari osoko ukipena 7 m²-koa dela, aipatutako 7 kutxeta horien eraikuntzaren ondorioz. Honen guztiaren ondorioz, erreferentziako obrek ukitzen dituzten ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egiteko, beharrezkoa da desjabetzeko espedienteari ekitea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Horrenbestez, txostenetan eta proposamenetan adierazitakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, zuzendaritza nagusi honek
EBATZI DU:
1. “Nafarroako Gobernuaren ahalmen handiko zuntz optikoaren sarea hedatzeko proiektu teknikoa”-ren onespen teknikoa ematea.
2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (ebazpen honen eranskinean ageri dena) jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean. Epe horretan edonork egin ditzake egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak eta idatziz ekarri argitaratutako zerrendan egindako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako, interesdunek lurzatien planoak aztergai izanen dituzte Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusian (Cabárceno kalea, 6; Sarriguren 31621 Nafarroa).
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.
4. Ebazpen hau Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Eloko Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2017ko apirilaren 3an.–Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusia, Mikel Sagués García.
ERANSKINA Nafarroako Gobernuaren ahalmen handiko zuntz optikoaren sarea hedatzeko proiektu teknikoa Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza |
FINKA ZK. | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Titularra eta helbidea | J. | Zortasuna ML - M² | Kutx. KOP. - M² | Pol. | Lurz. | Lur Mota / Destinoa |
ELOKO UDAL MUGARTEA |
MO-01 | Eloko Udalaren herri-lurrak Burgu kalea, 4 31471 (Elo) | ZO | 231,7 | 696 | 7 | 7 | 4 | 390 | Basobera |
Laburdurak: J: jarduketa; ZO: zuntz optikoko kanalizazioa; Kutx.: kutxeta; Pol: poligonoa; Lurz.: lurzatia. |
Iragarkiaren kodea: F1705041