1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan (2016ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa). Izendapen proposamena.
Apirilaren 27an bigarren proba ariketa teorikoa egin ondoren, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts baterako oposizio-lehiaketan, eta behar diren puntuazioak emanik, jendaurrean jartzen dira haren fase eta proba guztietan izangaiek pilatutako guztirako puntuazioak:
Deiturak eta izena: Aurrecoechea Gutiérrez, Miguel Ángel. Lehiaketaldiko puntuazioa: 17.15. Lehenbiziko proba praktikoko puntuazioa: 15.00. Bigarren proba praktikoko puntuazioa: 10.50. Lehenbiziko proba teorikoko puntuazioa: 13.50. Bigarren proba teorikoko puntuazioa: 13.50. Guztira: 69.65.
Puntuazio horiekin bat, eta deialdiaren 7.2 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da Kontuen Ganberaren lehendakariari igortzea Miguel Ángel Aurrecoechea Gutiérrezen aldeko izendapen proposamena, hura baita puntuazio handiena lortu duena oposizio-lehiaketaren deialdi honetan.
Iruñean, 2017ko apirilaren 28an.–Epaimahaiko idazkaria, José Luis Ezquerro Royo.
Iragarkiaren kodea: F1705453