4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Ediktua. 290/2016 prozedura
Tuteran, 2017ko apirilaren 5ean.
María Teresa Boveda González andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 290/2016 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean autoa eman da 2017ko martxoaren 22an eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.
Eta Alvin Ariel Aonzo Agramonte jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Tuteran, 2017ko apirilaren 5ean.–Justizia Administrazioaren letradua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1704350