91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 1/2016 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan 1/2016 prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

3/2017 epaia.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 3an.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritza arloko 1. Epaitegiko magistratu indargarriak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1/2016 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Cerámicas Navagres SAk sustatu du Juan Bautista Guillén Sierra eta José María Iza Unamuno jaunen aurka (auzi-ihesean daude), diru kopuru baten erreklamazioa dela eta. Auzi-jartzaileak Carlos Arvizu Badaran de Osinalde prokuradore jauna izan du ordezkari, eta Javier María Araluce Letamendia letradu jauna laguntzaile.

.../...

Epaitza: Baiesten dut epaitegietako prokuradore Carlos Arvizu Badaran de Osinalde jaunak, Cerámicas Navagres SAren izenean eta hura ordezkatuz, Juan Bautista Guillén Sierraren aurka (auzi-ihesean dago) jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 9.384,53 euro gehi legezko interesak ordaintzera.

Demandatua kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azalduko da zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Juan Bautista Guillén Sierrari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Justizia Administrazioaren letradua, Sara Gago Lozano.

Iragarkiaren kodea: J1704115