2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
USKARTZE
Oihan enkantea: 9.200 oin inguruko ler gorri
Uskartzeko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek esleitzeko:
Lote bakarra: 9.200 oin inguruko ler gorri.
Hasierako prezioa: 22.497,00 euro.
Proposamenak, bukaerako administrazio baldintzen agiri ereduaren araberakoak, gainerako dokumentazioarekin eta 450,60 euroko behin-behineko fidantzarekin batera, Galozeko Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, 2017ko ekainaren 5eko 11:00ak baino lehen.
Baldintza agiria: interesdunen eskura dago Galozeko Udaleko Idazkaritzan.
Aprobetxamenduaren gainerako baldintza ekonomiko eta administratiboak nahiz baldintza teknikoen agiria Idazkaritzan daude, interesdunen eskura.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: 2017ko ekainaren 5ean izanen da, 11:00etan, Galozeko Udaleko Idazkaritzan, 3. bulegoan (Izizeko industrialdea).
Maiatzaren 31n, aprobetxamenduaren aurretiko bisita eginen da; interesdunek joanen direla berretsi beharko dute, Udalera posta elektronikoa igorriz (ayuntamiento@esparzadesalazar.es) edo 948 92 23 10 telefonora deituz.
Uskartzen, 2017ko apirilaren 27an.–Kontzejuko burua, Asunción Nava Vicente.
Iragarkiaren kodea: L1705159