91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Kudeaketarako eta urbanizaziorako hirigintza hitzarmena, Valdorba kalea, Tafallako HAPOko URM-15 unitatean (56. lurzatia), zabaltzeko. Hasierako onespena

Aditzera ematen dizut Tafallako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2017ko apirilaren 11n egin bilkuran, besteak beste, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuela, dagokion akta onetsi behar bada ere:

Ikusirik 24. poligonoko 56 lurzatiaren jabe diren Benedicto Linacero Fernández jaunak eta Mª Cristina Elizalde Duque andreak 2017ko otsailaren 16an aurkeztutako hitzarmenaren proposamena, HAPOren arabera beren lurzatian antolamenduz kanpo dauden eta Orbaibar kalea zabaltzeko aurreikusita dauden lurzoruko 33,27 m² doan lagatzeko.

Ikusirik aipatu hitzarmenaren dokumentazio osagarri gisa aurkeztutako urbanizazio eta eraispen proiektua, lagatzea egiten den lurzatiko aldeari dagokiona, zeinaren obrek 25.448,38 euroko balioa (BEZa barne) dutena, udalaren kargura.

Kontuan harturik hitzarmen hauetarako 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluak aurreikusten duen tramitazioa eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea,

Ikusirik Udalaren zerbitzu teknikoen txostena, martxoaren 27koa, kontu-hartzailetzarena, martxoaren 31koa, eta Aholkularitza juridikoarena, apirilaren 11koa,

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordearen data honetako irizpena,

ERABAKI DA:

Lehendabizikoa.–25.448,38 euroko (BEZa barne) gastua baimentzea, 0.15 3 3.2100004 partidaren kargura.

Bigarrena.–Hasiera batean onestea 24. poligonoko 56. lurzatiaren jabeek, Benedicto Linacero Fernández jaunak eta Mª Cristina Elizalde Duque andreak, 2017ko otsailaren 16an aurkeztu zuten hirigintza hitzarmena, Orbaibar kalea zabaltzeko HAPOk haien lurzatian aurreikusten dituen 33,27 m² doan laga daitezen. Hitzarmenaren dokumentazio osagarrian zabaltze horri dagokion eraisteko eta urbanizatzeko proiektua dago.

Hirugarrena.–Hitzarmenaren testua eta dokumentazio osagarria jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Erabaki hau interesdunei, Ekonomia Alorrera eta Aholkularitza Juridikora igortzea, orok jakin dezan eta behar bezala betetzen dela kontrola dadin.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, 2017ko apirilaren 18an.–Jarduneko alkatea, Cristina Arconada Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1704789