91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa puntuala AR-2ko UB-6ko birzatiketan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 4an hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Tafallako AR-2 banaketa eremuko UB-6 unitatea birzatitzeko proiektuko aldaketa puntuala, Jesús M.ª Ibáñez Aldazek aurkeztu zuena aipatutako unitateko lurzatien jabeak ordezkatuz, helburua izanik etxesaileko garajeak amankomunean jartzeko betebeharra eta horretarako finka haietan sortutako zortasuna kentzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1704788