91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa Arau Subsidiarioetan

Santakarako Udalak, 2016ko apirilaren 6ko osoko bilkuran, behin-behinekoz onetsi zituen planeamenduko arau subsidiarioak 7. poligonoko 56, 57, 58, 59, 60, 66, 1344, 1345, 1346, 1347, 1351 eta 1352. lurzatiekin lotuak. Sustatzailea da SAT “Santa Eufemia (565 NA zenbakia)”.

Espedientea jendaurrean egon zen legez aurreikusitako eran eta epean eta Nafarroako Gobernuari igorri zitzaion. Ondoren, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak behin betiko onetsi zuen aldaketa, martxoaren 14ko 41E/2017 Foru Aginduaren bidez; 2017ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Testu bategina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, indarra har dezan.

Santakaran, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

ERANSKINA

Arau subsidiarioen aldaketa 7. poligonoko 56, 57, 58, 59, 60, 66, 1344, 1345, 1346, 1347, 1351 eta 1352. lurzatietan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1705479