91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, irabazi-asmorik gabeko erakundeei diru-laguntzak emateko deialdiarena, 70.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin urteko proiektu artistikoak egiteko

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 343519.

Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatutakoari jarraikiz; hori hasiera batean onetsi zen Udalak 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, eta behin betikoa bihurtu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

A.–Deialdia egin duen entitatea:

1. Deialdia egin duen Administrazioa:

Iruñeko Udala.

2. Organo emailea:

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzigo delegatua

3. Alor kudeatzailea:

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra

4. Instrukzio organoa:

Diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Araubidea arautzea irabazi-asmorik gabeko erakundeei diru-laguntzak emateko, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, urteko proiektu artistikoak eta zenbait jarduera biltzen dituztenak egitea sustatzeko, edozein adierazpide erabiliz. Aurkezten den proiektuaren aurrekontuak 70.000 eurotik gorakoa beharko du izan.

2. Deialdiaren helburua:

Iruñeko udal mugartean kultura eta arte jarduerak programatzea eta egitea laguntzea, hiriko udal erakunde eta entitateek antolatutako kultura jarduerak osatzeko edo ordezteko, herritarren bizi-kalitatea hobetzearren.

3. Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epea:

–Jarduerak kultura eta arte alorrekoak izatea.

–Irekiak izatea.

–Diru-laguntzak zer jardueratarako eskatzen diren, horiek Iruñeko udal mugartean eginen dira.

Deialdi honetatik kanpo daude:

–Udalaren beste deialdi batean, Iruñeko Udalaren alor berak edo bestelako batek egindakoan, diru-laguntzarik eskuratzen ahal duten proiektuak. Zehazki, eta bereziki, haien xede edo helburua medio Udalaren beste alorretan kokapen egokiagoa izan dezaketenak, dela euskara sustatzekoak, herritarrek parte hartzekoak, gizarteratzekoak, berdintasunaren aldekoak edo gazteriakoak direlako, dela hizkuntzen ezagutzarekin, kirolarekin edo jardun publikoari dagokion beste edozein esparrurekin zerikusirik dutelako. Organo kudeatzailea ofizioz arituko da eskaera horiek dagokien alorrera bidaltzeko.

–Aurten udalaren beste programa batzuetatik diru-laguntza hartzen duten edo har dezaketen proiektuak, Iruñeko Udalarekin sinatutako administrazio kontratuan edo lankidetza hitzarmenean sartzen direnak.

–Irakaskuntza planetan aurreikusitako irakaskuntzako proiektuak eta artearekin lotuak eta arautu gabeak diren irakaskuntzako proiektuak.

Iruñean, 2017ko apirilaren 21ean.–Iruñeko Udaleko Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi delegatua, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1705634