91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, kultura eta artea zabaltzeko
jardueretarako diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 343515.

Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatutakoari jarraikiz; hori hasiera batean onetsi zen Udalak 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, eta behin betikoa bihurtu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

A.–Deialdia egin duen entitatea:

1. Deialdia egin duen Administrazioa:

Iruñeko Udala.

2. Organo emailea:

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzigo delegatua.

3. Alor kudeatzailea:

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra.

4. Instrukzio organoa:

Diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Araubidea arautzea diru-laguntzak emateko, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, Iruñean kultura eta artea zabaltzeko edonolako jarduerak antolatzen eta burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei.

Bereziki aipatzen dira:

–Jaialdiak, errezitalak, zikloak, arte eszenikoen arloko topaketak eta/edo ekitaldiak.

–Musikako zikloak eta/edo topaketak.

–Lantegiak.

–Jaialdiak eta hitzaldi zikloak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforumak.

–Liburua, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, edozein espezialitate eta euskarritan;

Eta beste edozein jarduera, baldin kulturarekin eta artearekin loturik badago.

2. Deialdiaren helburua:

Iruñeko udal mugartean kultura eta arte jarduerak programatzea eta egitea laguntzea, hiriko udal erakunde eta entitateek antolatutako kultura jarduerak osatzeko edo ordezteko, herritarren bizi-kalitatea hobetzearren.

3. Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epea:

–Jarduerak kultura eta arte alorrekoak izatea.

–Irekiak izatea.

–Diru-laguntzak zer jardueratarako eskatzen diren, horiek Iruñeko udal mugartean egitea. Salbuespen gisara, diru-laguntzaren xede den jarduerak, Iruñeko udal mugarteaz gaindikoa bada, Udalaren interesen aldekoa izan beharko du, zuzenean edo zeharka izan ere.

Deialdi honetatik kanpo daude:

–Udalaren beste deialdi batean, Iruñeko Udalaren alor berak edo bestelako batek egindakoan, diru-laguntzarik eskuratzen ahal duten proiektuak. Zehazki, eta bereziki, haien xede edo helburua medio Udalaren beste alorretan kokapen egokiagoa izan dezaketenak, dela euskara sustatzekoak, herritarrek parte hartzekoak, gizarteratzekoak, berdintasunaren aldekoak edo gazteriakoak direlako, dela hizkuntzen ezagutzarekin, kirolarekin edo jardun publikoari dagokion beste edozein esparrurekin zerikusirik dutelako. Organo kudeatzailea ofizioz arituko da eskaera horiek dagokien alorrera bidaltzeko.

–Aurten udalaren beste programa batzuetatik diru-laguntza hartzen duten edo har dezaketen proiektuak, Iruñeko Udalarekin sinatutako administrazio kontratuan edo lankidetza hitzarmenean sartzen direnak.

–Irakaskuntza planetan aurreikusitako irakaskuntzako proiektuak eta proiektu horiek, artearekin lotuak eta arautu gabeak badira.

Iruñean, 2017ko apirilaren 21ean.–Iruñeko Udaleko Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi delegatua, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1705633