91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUGIRO

Oihan enkantea

Oihan enkantea, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko: Korsikako pinu larizioa, alertzea, abeto gorria, oihan pinua, eta haritz amerikarra, Oianaundi eta Olagain mendietan, Mendurru, Santa Krutz, Bentondo, Arruizko Bentagaña, Beorgondo eta Oianaundin, Mugiroko Kontzejuko herrilurrean, 558. zenbakiduna Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan.

Mugiroko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko: 1.952 zuhaitz, 224,3 metro kubiko zur eta 430,8 metro kubiko egur egiten dutenak, 6.552,29 euroko balorazioa dutenak, gehi BEZa.

Aprobetxamenduaren xede diren zuhaitzak Mugiroko Kontzejuaren herrilurretako Oianaundi eta Olagain mendietan daude, (558. zenbakiduna, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan).

Proposamenak Larraungo Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, Lekunberrin baitago (Aralar, 5). Horretarako epea, 2017ko ekainaren 5ean bukatuko da, 15:00etan.

Eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekiko dira 2017ko ekainaren 6ko, 20:00etan, Mugiroko Kontzejuko Etxean.

Sesteorako epea 2017ko ekainaren 12an bukatuko da, 20:00etan. Sesteorik izanez gero berriz ere enkantea eginen da, behin betikoa, 2017ko ekainaren 13an, 20:00etan, Mugiroko Kontzejuko Etxean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Larraungo Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Mugiron (Larraun), 2017ko apirilaren 24an.–Kontzejuko presidentea, José Enrique Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: L1705042