2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Laburpena, Berriobeitiko denden errotulazioan euskara erabiltzeko diru-laguntzen deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 344432.
Xedea:
Berriobeitiko Udalak diru-laguntzak emanen dizkie beren denden errotulazioan euskara erabiltzen dutenei (fatxadetako errotulazioa, erakusleihoak, toldoak eta merkataritzako ibilgailuak).
Oinarriak:
Berriobeitiko Udalak diruz lagunduko du errotulazio berrien gastuaren %50, dendak errotulazio horretan euskara erabiltzen badu. Errotulazio berri bakoitzerako 300 euro emanen dira gehienez.
Diru-laguntza eskatzeko prozedura. Eskabidea errotulazio berria paratu ondotik eginen da. Eskabidea udal erregistroan aurkeztuko da, honako honekin batera: errotuluaren faktura (jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua) eta errotuluaren bi argazki (orokorra bata, fatxadarena, eta xehatua bestea, errotuluarena).
Laguntzak ematea:
Udaleko Gobernu Batzarrak, Euskara Zerbitzuaren txostena jaso ondotik, aurkeztutako eskabideei dagozkien laguntzak ebatziko ditu. Laguntzak emanen dira erregistro ordenaren arabera, dagoen kontu-saila agortu arte.
Berriobeitin, 2017ko apirilaren 27an.–Kontu-hartzailea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1705192