91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Behin betiko zerrenda, hezitzaile espezializatu (B maila) izateko hiru lanpostu barne igoera murriztuan betetzeko deialdiarena

Alkatetzaren apirilaren 27ko 708/2017 Ebazpenaren bitartez, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman zen:

“Aurrekariak:

Lehendabizikoa.–Alkatetzaren otsailaren 27ko 328/2017 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Tuterako Udalaren zerbitzuan hezitzaile espezializatu izateko hiru lanpostu barne igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak. 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14an.

Bigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondotik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.–Deialdiaren 4. oinarriak honako hau ezartzen du:

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitu eta aurkeztutakoak ebatzita, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-oholean eta web-orrian argitaratzeko aginduko du.

Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda gisa.

Izangai bazterturik ez dagoenez, bidezkoa da behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea, deialdiaren 4. oinarriarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda:

Onartuak:

1.–ARAGÓN CELIGÜETA, JOSÉ ANTONIO

2.–LARRAURI UGARTE, PILAR

3.–TANCO LANAS, MARÍA CONCEPCIÓN

Bigarrena.–Onartutako izangaiei jakinaraztea hautapen prozesuko lehen ariketa 2017ko maiatzaren 26an eginen dela, 9:00etan, Rúa Gizarte Etxeko 2 D ikasgelan (Rúa kalea, 33, Tutera).

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-oholean; Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai,‘“lan-eskaintzak” atalean.”

Tuteran, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1705202